Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik eskatutako soldata -berrogeita hamabost koroa eskas, astean sei orduengatik- bost koroa gutxitu zidatek errekardaritza eginda. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.
Hamar dolarreko soldata egunean ontziola batean lan egiteagatik, pentsa... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.
Bigarren urtea hasterako Lizarraga jauna Rafa bihurtua zen Mentxurentzat eta soldata jasotzen ere hasi zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 42. orr.
Ez dut gogoan zenbatekoa zen soldata. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 53. orr.
Bigarren jaka, bere lehen soldatarekin erosi zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.
Portugalen irakasten zuelarik soldata ederra irabazten zuen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.
Urte beteko soldata eman zien gudariei. Elizen arteko biblia 1 M 3,28
Arropak jantzi eta kalera segituan, soldata kobratzera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.
Opelek ere lan astea luzatu nahi du soldatak bere hartan utzita. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Langileari bere soldata zor zaio. Elizen arteko biblia 1 Tm 5,18
Konturatuko zara ez zaidala batere komeni [...] abuztuaren bukaeran berriz ere soldata ordaindu behar izatea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.
Dena gora eta gora, soldatak izan ezik. Berria - Ekonomia 2006-02-18
Hiru urterako ituna da eta soldatak KPIren neurrian igoko dira. Berria - Ekonomia 2006-02-28
Sindikatuentzat inoiz ez da behar adinakoa soldaten igoera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.
Esan zidan eskainitako soldata berehala igotzen zela, koskaz koska onduz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.
Soldata igotzeko eskaintza egin beharko diot... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 343. orr.
Azken urteetan soldatek beherantz egin dutela argudiatu dezakete sindikatuek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.
Soldatak izoztea lortzen ez badu 30.000 lanpostu kenduko dituela iragarri du multinazionalak. Berria - Ekonomia 2004-11-02
Langileen soldaten eskuratze ahalmena etengabe murrizten ari da. Berria - Ekonomia 2004-09-11
Horrek esan nahi du soldata finkoa izanen dudala astero-astero. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 124. orr.
Txaleta ordaintzeko denbora luzea beharko genuke, biok soldata ona izan arren. Nik eskolako soldata eskasa besterik ez nuen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 103. orr.
Kapitainek mandatua igorri zioten On Afonso Henriquesi, soldata atzeratuak lehenbailehen kita zitzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.
Ordu luzeak, soldata txikia, arrisku fisikoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 33. orr.
Larunbat gauean soldata osoa etxera eramaten zuen eta bere andreak aste-saria ematen zion dominoan jokatzeko eta baso erdi batzuk hartzeko. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Atzeraldiko faseetan langabeziak gora egiten duenean, soldata nominaletan islatzen da gorakada hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.
Soldata sozial unibertsala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.
Soldata apalak ala errenta altuak hobetu, errentaren gaineko zergei ala konsumo-tasei lehentasuna eman. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.
Soldata errealen murrizketa handiak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.
Gutxieneko soldata [...] 3.600 pezeta izatetik 69.270 izatera hazi baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.
18.200 eurokoa behar luke gutxieneko soldatak, «bai behin betiko beharginentzat, bai behin-behineko kontratua daukatenetzat. Berria - Ekonomia 2004-04-06
Enpresaburuei egotzi zien «irabazia» soilik bilatzea, «miseriazko soldaten kontura, emakume, gazte eta etorkinak ustiatzearen kontura». Berria - Ekonomia 2004-06-02
Ahaztua zuen bere soldata eguna zela. Soldata-kostuak eta gizarte-babesa maila artifizialki apaletan atxikitzea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.
Soldata-gehigarri handiak eman zizkiguten saritzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Atzerriko lehiak badu bai eraginik, bai enpleguen galeran bai soldata mailan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Soldata igoerek kostuak handitzen dituztela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.
Soldata desberdintasunen areagotzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.
Maistra-soldatak ez zidan-eta askorako ematen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.
Industria-soldatek ere gora egiten dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 252. orr.
Dinamika sindikal berriaren ardatz nagusiak lanaren banaketa eta gizarte soldata dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.
Anduk bazeukan langabezi soldata txikia, nahikoa berarentzat. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 36. orr.
Soldata ona da apez soldata? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 219. orr.
araberako soldata (12); batez besteko soldata (9); bere soldata (18); beren soldata (5); dolarreko soldata (5)
eguneko soldata (10); eguneko soldata jasoko (4); eskatutako soldata (4); euren soldata (5); euroko gutxieneko soldata (5); euroko soldata (31); gehiegizko soldata (4); gizarte soldata (9); gutxieneko soldata (62); gutxieneko soldata jasotzen (5); hilabeteko soldata (5); hileko soldata (7)
irakasleen soldata (6); kpiren araberako soldata (4); lan eta soldata (5); langile baten soldata (4); langileen soldata (10); lehen soldata (6); nire soldata (5)
oinarrizko soldata (4); puntuko soldata igoera (4)
soldata apalak (5); soldata apaleko (10); soldata barik (5); soldata bera (7); soldata berdina (4); soldata duin (5); soldata duin baten (4); soldata duina (8); soldata duinak (6)
soldata eman (4); soldata erdia (4); soldata errealak (4); soldata finkoa (5); soldata garbia (5); soldata gordina (8); soldata gordinaren (5); soldata handia (4); soldata hazkuntza (8); soldata hazkuntzak (4); soldata hobeak (6)
soldata igo (9); soldata igoera (145); soldata igoera eskaini (6); soldata igoera eskatu (7); soldata igoera eskatzen (8); soldata igoera hitzartu (5); soldata igoera jasotzen (5); soldata igoera proposatu (4); soldata igoerak (26); soldata igoerak eskatu (4); soldata igoeran (5); soldata igoeraren (6); soldata igoerari (8); soldata igoerarik (5); soldata igoerei (4); soldata igotzea (4); soldata igotzeko (7); soldata jaso (14); soldata jaso gabe (4); soldata jasoko (9); soldata jasoko dute (6); soldata jasotzeko (5); soldata jasotzen (23); soldata jasotzen dute (7); soldata jasotzen zuten (5); soldata kobratzea (4)
soldata ona (5); soldata ordaindu (9); soldata ordaindu behar (4); soldata ordainduko (4); soldata ordaintzeko (6); soldata osagarri (4); soldata osoa (9); soldata txikiagoa (7); soldata txikiagoak (6); soldata txikiak (4)
urteko soldata (7)
beharginen soldatak (7); beren soldatak (4); funtzionarioen soldatak (6); funtzionarioen soldatak ordaintzeko (4); gutxieneko soldatak (8); irakasleen soldatak (6); langileen soldatak (26); langileen soldatak ordaintzeko (4)
soldatak bere horretan (4); soldatak igo (4); soldatak igotzeko (10); soldatak izoztea (4); soldatak ordaintzeko (20); soldatak ordaintzen (4)
langilearteko gutxieneko soldatara (4)
beren soldataren (5); gutxieneko soldataren (27); lanbidearteko gutxieneko soldataren (5)
soldataren ehuneko (4); soldataren erdia (9); soldataren igoera (6); soldataren zati (10); soldataren zati bat (7)
soldatarik gabe (11)