Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norbaitekin mintzatu nahi nuen garbiki, norbaitekin patxadan solastatu, norbaiti neure kezka larria deblauki aitortu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 14. orr.
Harekin solastatu zen bati erran zion bere bidaian ikasi zuela jende anitzek bihotz ona dutela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.
Ahots koleratuak mututu direlarik solastatu da zaharra. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 34. orr.
Ez beti gai beraz mintzatzeko, rugbyaz solastatu ginen pixka bat. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.
Gorde nuen atzera berriz arkatza eta munduaren egoeraz solastatu ginen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.
Indiaz, Orkada uharteez eta haiek gobernatu zituzten jarl norvegiarrez solastatu ginen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.
Auto-markei buruz solastatzen gara, mutikoa eta biok. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.
Berarekin berriro eta sakonkiago solastatzeko gogoa piztu zitzaidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 218. orr.
Lubaki berean egokitutako ezezagunekin solastatzen dira soldaduak beren beldur eta ikarez, tiro hotsen artean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.
Honela solastatu zitzaion amari, aita Bartolome eta bion aitzinean: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 376. orr.
Oneski solastatzea gustatzen zait. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.
Luzaz solastatu ginen nire ezteiez, eta ez dut deus onik jakin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 128. orr.
Josepek egina zuen minitelez solastatu ondoan apur bat, oren laurden baten heina edo holako zerbait, Loretxuri galdatuko ziola telefonaz deitzen ahal zuenetz. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 171. orr.
Solastatu dugun Jean Léon Irigarai hoztarra eta Clermont-Ferrand-go unibertsitateko irakasleak erraiten digu ezetz deplauki. Herria 2001-09-13
Solastatu ditugun enpresa buru batzuk diote biziki zaila dela oraiko egunean langile batzuen aurkitzea beren sailean eta gazteak holako ofizio batzutara moldatuz baluketela herrian bizitzeko eta lan egiteko manera. Herria 2005-08-11
Zerbait arin jan eta joaiten dira berehala Xantiren burasoak behar dituztela solastatu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.
Irisarriko ondarkin gunearen sanotzea ere solastatuko dute. Herria 2003-12-04
Herriko Etxean elgar solastatzean finkatu ere dute egun hori helduden urtean Aiherran ohoratzea. Herria 2005-12-29
Pseatzeko eta solastatzeko lagunak, alaialdian elkarrekin irri egiteko lagunak, , ilunaldian elkar kontsolatzeko lagunak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
hala solastatu (3); halaxe solastatu (3); solastatu da (5); solastatu dira (4); solastatu ginen (6); solastatu nintzen (3); solastatu zen (6); solastatu zitzaidan (3)
solastatzen dira (5)