Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

solaskide 1 iz hizketa laguna.

Solaskide baino, entzule zen batez ere Gabin ordura arteko saioetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Helburu zehatza zuen: hitzaren bitartez solaskidea norberaren iritzira ekartzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Ez da erraza euskal literaturaz mintzatzeko solaskideak aurkitzea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.

Ez da zaila Radio Exteriorreko solaskideen aurpegia irudikatzea.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 82. orr.

Solaskideek zaldi-haztegiei buruz hitz egiten bazuten, zaldi-haztegiez aritzen zen bera ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Dena eztabaidatzeko prest agertzen dira solaskideak ahoa zabaltzeko denbora izan baino lehen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.

Solaskidea erantzun ezinik geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Ikaslea ezin da izan egiazki irakaslearen solaskidea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 79. orr.

Etenaldi bat egin zuen, solaskideari hitza emateko asmoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

-Zoazte -esan zuen Apaizak, bere solaskideak ikaratu ez zituelako gogaituta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Solaskide gozo zintudan, elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera.  Elizen arteko biblia   Sal 55,15

Indarkeriaren beharrak bere zurrunbiloan harrapatu gabea izaki, solaskide ideala izan behar nuen berarentzat, orri zuri bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

-Ez zara batere solaskide ona -beste malko bat-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 72. orr.

Trasimako eta Glaukon ditugu Sokratesen solaskide nagusiak, biak Gorgiasen semeak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Ezin, ordea, nire solaskide sutuarekin arrazoitzera saiatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Enrikek berak ere unibertsitate ikasketen falta aipatuko zuen sarri, literatur eremuan bera parvenu bat zela adierazteko, eta, hala, solaskide jakitunagoen borondatea bere alde jartzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 37. orr.

Zerbait erraten duzu, zerbait egiten duzu, eta laster ez zaitu zure solaskide ohiak agurtzen ere karrikatik zoazela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 305. orr.

Bereari tinko eusten dakiena behar du solaskide egokiak, solas-bideak zorua galtzen baitu bestela.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 83. orr.

Kantari aparta, solaskide ezinago egokia, lagun zintzoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 100. orr.

Idazlanean bertan tartekatzen ditu balizko solaskide baten galdera, iruzkin eta kexuak.  Berria - Kultura   2004-10-23

Fiona, italiarrak eta irratiko solaskideak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

3 (predikatu gisa)

Lagun eta solaskide izan zuen pertsonaren irudia erakusten du. Jaime Otamendi eta Arantxa Iturbe izan nituen solaskide lehen urte haietan.  Berria - Kultura   2004-06-01

Argien erreinua utzi eta itzalenera sartutakoan jakin zuen Joanesek Aloiz printzea zuela etxeko gelan solaskide, loaren lekuko izan zuen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Forentsea, hots, minutu bat lehenago solaskide zuena, hor zen beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Kafetegiko ordu hiletan solaskide izaten ere ikasi izan zuen Aitorrek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Irakurlea solaskide bihurtzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Hauek ere ez zuten ondoriorik lortu, eta azkenik Mogueime solaskide harturik, Mem Ramiresek deiadar egin zuen, hunkipenak ahotsa blaitzen ziola, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 400. orr.

Hartu solaskide jende zentzuduna, eta mintza beti Goi-goikoaren legeaz.  Elizen arteko biblia   Si 9,15

4 (hitz elkartuetan)

Agatak, tristura sakona gainditurik, gutxienez solaskide izaera eskertzen zion Louise memoriaren selauruan kokatu eta laster ahantzi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

Inputatu horietako zenbaitek normalizazio eta bake prozesuan izan dezaketen solaskide izaeraz ohartarazi du Zabaletak, sei lagunei elkartasuna adierazi ondoren.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

5 (negoziazioetan)

Gehienentzat prozesuaren «solaskide» bat kartzelatzea ez da albiste ona.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Balizko elkarrizketa horretarako solaskideak hiltzen ari da, ordea, ETA.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.

Blancoren hitzetan, Otegi ez da PSOEren «solaskide baliagarria» izango indarkeria gaitzesten ez duen bitartean edo ETAri armak uzteko eskatzen ez dio bitartean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Elkarrizketetarako solaskidea ezker abertzaleak berak aukeratu beharko duela zehaztu zuen, eta ez alderdi sozialistak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Stormont-eko hitzarmen historikoak gorriz tindatu ditu solaskideen ezpainak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

Solaskideak aurreko bilerako bostak izan ziren.  Berria - Harian   2006-01-07

Onartezina da solaskide politikoak espetxeratzea.  Berria - Harian   2005-05-27

Auzapezen solaskide zuzenaren funtzioa beteko du.  Berria - Harian   2006-02-07

Euskal gizarteko sektore guztien PSOEren solaskidea PSE-EE da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Geroztik geldi dago, negoziaketari ekiteko prest, solaskideen beha.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

6 irud/hed

Esan daiteke Erdi Aroko filosofiak bi solaskide nagusi izan dituela bere gogoeta propioa osatzerakoan: kristau-tradizioa (Elizgurasoak edo patristika barne) eta, harekin batera, antzinako filosofia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus