Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sokil iz lur zati trinkoa.
Harrituta gelditu ziren hanka haien ederra eta zuria ikusi zutenean; ezagun zuten, ez zirela sokil-gainean harean edo idien atzetik arituak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.
Sokil emankorrak goldatuz eta lur zorua zehatuz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.
Polita izango litzateke, kondetzar edo handizki horietakoren batekin ezkondu nire alaba, eta hark, gogoak emandakoan, bilaukume eta sokil-jole baten, gorulexar baten alaba gisa goitik behera bedeinkatzea! Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.