Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sokadantza (orobat soka-dantza; Euskaltzaindiaren Hiztegian sokasalto agertzen da) 1 iz aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten dantzari talde bateko kideek banan-banan egiten dutena.
Lehenean gozatuko dira gorteko dantza ospetsuak: Lekeitioko andreen soka dantza, Kaixarranka, baiones Panperruka, zinta dantza... Herria 2005-03-03
Orduan zaiku agertu, bizi bizia, lehengo moduan, gure arbasoek herriko plazan eta karriketan dantzatzen zuten sokadantza. Herria 2005-06-30
Soka dantza egiten zuten eta neskak orduan ateratzen zituzten, ligatzeko formula zen. Berria - Kultura 2004-01-31
2 irud/hed
Haizea azkartu zen, eta haien buru gainean, hodeiak soka-dantzan zebiltzan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.