Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soilgune (69 agerraldi, 26 liburutan; orobat soilune 41 agerraldi, 19 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian soilgune agertzen da) 1 iz landarerik gabeko gunea.

Ibaiaren ertzean kokaturik zegoen etxaldea, oihaneko soilgune batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Iluntasunean, basoko soilgune txiki batean gelditu ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 106. orr.

Samek ez zuen, oihanen bateko hostailaren artetik edo ezkutuko soilguneren batean, olifanteren bat agertuko zitzaion esperantzarik galtzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Egun batean hantxe iritsi ziren, zuhaizti batean zehar bide eginik, artelatz zaharrez guztiz inguraturiko soilgune batera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Alderdi honetan bada soilgune bat, pagoez osatutako plazatxo moduko bat duena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

Ilargia ere berehala goratu zen, eta soilgunea argitzeko moduan kokatu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.

2 ilerik gabeko gunea.

Orrazteko, ezkerraldeko ileak luzatu eta, soilgunea estalita, eskuinaldera eramaten zituen, eta eskuinaldeko ileak belarritik, soilgunean zehar, beste aldera.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Hatzak pasatu zituen loki batetik bestera, kalpar harrotua berdindu eta soilgunea estaltzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Ilea aurrerantz orraztuta, handitzen ari zitzaizkion soiluneak nola edo hala disimulatzearren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Hobbes "oso burusoil geratu zen zahartzaroan [...] eta esaten zuen ez zuela inoiz hotzik harrapatzen baina gogaikarrietan gogaikarri zitzaiola euliak soilgunean pausa zekizkion eragotzi beharra".  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

-Poeta arruinatuaren tximak dauzkazu -esaten dio andreak senarrari soilgunearen azpian ilea luzeegi, narrasegi hazi zaiolarik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Osaba Lajosek zetazko txapel txiki, beltz eta biribila jantzi du buruan, ile urdin bakanek soilgune txiki bat osatzen duten lekuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basoko soilgune (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus