Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Senarrari whiskia eta soda nahastu zizkion edontzi luze batean eta berarentzat pare bat hazbete whiski atera zuen beste edontzi batean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 160. orr.
Sodak whiskya hondatzen du, maitea! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.
Scotch highballs: whiskya, sodaz eta izotzaz hornitua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.
-"Ballantine" bat hartuko dut, sodarekin -esan zuen berak-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 79. orr.
Nik whiskia sodarekin edan nuen, hurrupa bat. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 87. orr.
Lurrina eta zetazko jantziak eta larru-azalen berotasuna, eta guztiak hara eta hona ibiltzea esku batean edalontzi bat whiski eta sodarekin eta bestean zigarreta batekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Bi whisky-soda prestatu nituen, dibanen arteko mahaitxoan jarri, eta ondoan eseri nintzaion. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 31. orr.
Whiski-eta-soda edaten ari ginen gu denok, Felix izan ezik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.
Pioneer konpainiak Sunskit marka daramaten sodak promozionatu nahi ditu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.
Soda ura balitz bezala edaten du koñaka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.
Orduan bere soda bukatu eta patioko aterantz abiatu zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.
Verak sodak zerbitzatu zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.
Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
Kloroa, soda kaustikoa eta azido klorhidrikoa ekoizten ditu Electroquimica de Hernani enpresak. Berria - Euskal Herria 2004-01-08
Bi kamioiek elkar jo zutenean bietako batek zeramatzan substantzia arriskutsuak errepidera erori ziren: mila litro soda kaustiko eta 40 litro akuaforte. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Lagunak, baietz bai, garbituko ziola; bazuen hartarako zoda kaustikoa, zernahitarako balio zuen ixurki kimikoa. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 192. orr.
Zoda kaustikoak oihal guzia jan zuen, erre, suntsitu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 192. orr.