Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Stalin, eta, harekin batera, sobietar agintari guztiak, Estatua, Alderdia, justizia eta prentsa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.
Sobietar politikaria, 1909-1989. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.
-Kim Philby sobietar espia ospetsua Gernikan izan zen, hara! Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 84. orr.
Afrikako eta Asiako herrialdeak hirugarren mundukoak deiturikoak kezkatuta zeuden, AEB Ameriketako Estatu Batuak eta SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna garatzeko bidean zeuden herrialdeak kontrolatu nahian zebiltzalako. Berria - Harian 2006-01-21
Kirgiztan estatua Sobietar errepublika ohi bat da, bost milioi herritarrekin arrunt Asiako aldean kokatua. Herria 2005-03-31
Georgiako errepublika sobietar ohira bidaliko zuela. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.
Titoren komunisgoak ez zuen ondarrekotz Sobietar menpekotasuna onetsi eta 1949 an elgarren arteko haustura egin zuten Stalin eta Titok. Herria 2001-11-15
Stalinen eta sobietar botere guztiaren adostasuna eta laguntza. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Lana argitaratzeak kalte handia egingo dio komunismoari, alegia sobietar botereari, sobietar herriari. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 72. orr.
Fisikari sobietar gazteek muinetaraino miresten zaituzte. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.
Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Garai sobietarreko zurruntasuna eta estilo uniformea. Berria - Kultura 2006-01-03
Afganistango sobietar inbasioa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.
Errusiarra eta sobietarra naiz, ezer izatekotan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.
Amerikarren eta sobietarrren arteko Gerla Hotzaren ondorioz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.
Mundu Gerran, 1939ko abuztuan, sobietarrek inbaditu zuten Estonia, Sobietar Batasunak eta Alemania naziak egindako tratua dela eta. Berria - Kultura 2006-01-03
Sobietarrek erasoa jo eta milaka lagun hil ziren [Hungarian]. Berria - Mundua 2004-04-29
Diktadoreak Gustavo Duran sobietarren agentea eta homosexuala dela haizatzeko agindua ematen du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.
Sobietarrak xakean munduko onenak ziren, baina Brooklyneko mutilak erraz gainditu zituen denak. Berria - Kirola 2004-07-23
Beldurrez josi zuen sobietar oro. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.
Beste alde batetik, ehunen bat sobietar genetista, aurpegiak zorrotz, besoak gurutzaturik, harri eta zur mezatan egoteaz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 42. orr.
Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak K.o. 1956an elkarren aurrean aurkitu ziren, lur gainean bizirik zirauten bi botere handi bakar gisan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
1940an Sobietar Batasunak gerra deklaratu zion Finlandiari. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 152. orr.
1957an Sobietar Batasuneko Atzerriko ministro izendatu zuten. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.
Orduan Kubaren eta Sobietar Batasunaren arteko harremanak onak ziren eta sarri joaten omen zen Kubara. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.
Béla Kun-ek gidatutako gobernu iraultzaileak 133 egun iraun zuen, Errumaniak Hungaria inbaditu eta Sobietar Batasunera ihes egin baitzuen Kun-ek. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.
Sobietar Batasun ohiko lan esparruetan egin ziren gehiegikeriak ahaztu ez zitezen sortutako erakundea. Berria - Gaiak 2004-09-23
errepublika sobietar (3); sesb sobietar errepublika (4); sobietar batasun (4); sobietar batasuna (13); sobietar batasunak (12); sobietar batasunaren (14); sobietar batasunari (3); sobietar batasunean (8); sobietar batasuneko (11); sobietar batasunera (4); sobietar blokearen (4); sobietar errepublika (12); sobietar errepublika sozialisten (8)