Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arbelbide soberaxko baikorra agertu zela dio Urricarrietek. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 48. orr.
Soberaxko edaten ere du; eta edana sartzen delarik etxerat, kasu! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.
-Duela aste pare bat, larunbat batez, soberaxko edan nuen, eta gauza batzuk erran nituen, isilik egonik hobeko bainuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.
De Villepin horrek ez ote du berak soberaxko erakusterat emaiten kargu hori gogotik har lezakeela? Herria 2005-04-28
Bestalde ez ote diren zergak soberaxko emendatuko. Herria 2005-12-01
Atzo soberaxko, gaur gutixko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.
Biok egin genuen irri, ozenago eta luzeago hark, bertzelako batean soberaxko idurituko zitzaidan maneran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.
"Denbora" deitzen badut badirudi orain dela bi mila urte gertatukoaz ari naizela eta hori ere soberaxko da. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.
Soberakina soberakin, soberaxko bazela pentsatu dukete Goncourt Sariko epaileek, saria eman baitiote Weyergans jaunari. Herria 2005-11-10
Kanpotar bat lur hartaz, eta haren biztanleetaz, gutiespenekin mintza zedin soberaxko zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.