Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elurrak sinplifikatu egiten du paisaia: bideak, koloreak, etxeak ezabatu egiten dira, hortik bien arteko harremana. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 181. orr.
Berariaz sinplifikatu dugu, jakina, begiak argi-fluxuen aurrean duen funtzionamenduaren aurkezpen hau. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Lehen belaunaldia dena aldi berean hil balitz, eta bigarrena ere bai, topaketen bilbea espazio-dimentsioan sinplifikatua geratuko litzateke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.
Entzun, Ruche jauna: zatikiak batu, izendatzaile berera eraman, sinplifikatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.
Sinplifikatu ondoren, emaitza hau lortu zuen Ruche jaunak: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.
Beltz hura ez nuen ikusten: ikusmena asmazio abstraktua da, ideia garbitua, sinplifikatua, gizaki ideia bat. informazio jakin bat beste hitz batzuekin jakinaraz daiteke, sintaxi sinplifikatu batekin edo adostutako kode baten bidez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.
Diskoen gibeleko azaletan agertzen ziren dantzaren urratsen eskema sinplifikatuak segitzen zituzten, lerroz lerro. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 63. orr.
Oso irudi sinplifikatua da hori, ez baita batere ohikoa axoi bakar batetik datorren seinaleak aktibatzea neurona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.
Ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.