Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beharbada, fruitu gehiago lortuko dut sinpleki hitz eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 399. orr.
Hori guztia sinpleki adieraz daiteke. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.
Honekin abisaturik zaude alde handia dagoela ametsari edo gaueko ikuspenei buruz esandakoaren eta bestela sinpleki adierazirikoaren, hala nola: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.
Sinpleki janzten denean, pertsonak garbiagoa ematen du. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.
Nik hitz gutxitan eta sinpleki idatzarazi nuen, eta Aita santu jaunak baietsi egin zidan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 139. orr.
Eta beraz sinpleki irudikatzen dugun gauza baten aldeko afektua, besteak beste, handiago da, ezinbesteko, ahalezko edo kontingente bezala irudikatzen dugunaren aldekoa baino. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 541. orr.
Gure mundu makroskopikoak ere ez duela horren sinpleki funtzionatzen diote hainbat fisikarik. Berria - Gaiak 2004-10-08
Zorria etsaiaren gorputza zela imajinatzea, eta orduan krak egitea, krak egitea hain erraz eta sinpleki. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 72. orr.
Arima ziniko, maltzur, edo sinpleki inkontziente batek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 151. orr.
Ni, sinpleki, emakumeei batere gustatzen ez zaien gauza bat naiz: erabat praktikoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.
Azken kasu horretan, literatura egiten zuten, sinpleki, gezurra esatea baino kaltegarriagoa izan daitekeena, zenbaitetan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.
2003-2004 ikasturteko beren haurraren izenaren emaiteko gutizia, edo sinpleki informazio gehiagoren ukaiteko xedea duten buraso guziak gomitatuak dira. Herria 2003-01-28
Bere burua eskaini zion sinpleki, egunen batean haren beharra baldin bazuen bere zorionerako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.
Zera esan zidan sinpleki: hire txanda duk! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.
-Ez diat borrokan egingo -esan zuen Mikel Strogoffek sinpleki. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 184. orr.
Gogorik batere ez nik hegaldi hartan jarraitzeko, sinpleki. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.
Maite dutalakotz, sinple-sinpleki. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 31. orr.