Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinodo 1 iz elizbarruti edo probintzia bateko egitekoez aritzeko, apezpikuak edo artzapezpikuak deitzen duen elizgizonen batzarra; zenbait eliza protestantetan, artzaien batzarra.

Esan dudanak argitzen du nola erromatar legea, lehen garaietatik bertatik, lurraldeko lege bihurtzen hasi zen, Pistesko ediktuan ikusten denez; eta nola lege godoak indarrean iraun zuen, aipatu dudan Troyesko sinodoan ageri denez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 203. orr.

Gure Elkartea ere batzar izugarri handia da eta, Sinodo jeneralak bezala, munduko alde guztietako jendea bizimolde batean biltzen duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Hobe dela menturaz fedearen eta hizkuntzen eztabaida hau kontzilioetarik edo sinodoetarik at eramatea fakultateetara edo parlamentuetara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.

sinodoetan maiz ematen zaie apaizei eskopeta eta ehizakurra elizan ez sartzeko agindua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.

Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Kexa luze eta zehatza idatzi zien sinodo santuari eta San Jurgiren zaldunen ordenako kapituluari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.

Joanes Leizarragak 1564an Pauen bilduriko Sinodo Kalbindarraren mandatua hartu zuen eta Arroxelan 1571n hiru liburuki kaleratu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.

2 irud/hed

Planetak, bakoitza bere bidea eginez, 180 urtetik behin, "sinodo" deitzen zaion posturan topatzen dira: alegia, planeta guztiak eguzkiaren alde batetik, eta lurra beste aldean justu  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus