Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinkronia 1 iz hizkuntza baten bilakaeraren une jakin batean sistemaren osatzailetzat hartzen diren hizkuntza-egitateen multzoa.

Saussurentzat, sinkronia elkarri eusten dioten balio sistema itxi bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 15. orr.

Sinkronia eta diakronia, aspaldixko irakatsi zuen Coseriuk, ez dira hizkuntzaren mailako bereizkuntzak, metoduaren mailakoak baizik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Sinkroniaren egoeran esku hartzen duenak ez du eraginik diakroniaren gainean; aldaketa diakronikoa da sinkronian eragina duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Gauzei begiratzeko modu bi direla esan genezake: sinkroniak denboran batera gertatzen direnei begiratzen die; diakroniak, denboran zehar, lehenagotik gerora edo orainetik iraganera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Sinkroniari dagokio "Gramatika orokorra" esaten zaion guztia, zeren gramatikari dagozkion erlazioak hizkuntza egoerengatik ezartzen baitira soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sinkroniko.

Gertaera diakronikoa da izateko arrazoia bere baitan duena; bestalde, sinkronia mailako ondorioak erabat arrotz zaizkio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 116. orr.

Morfologia, sintaxi eta lexikologiaren intrepretapena uler daiteke, sinkronia gertaera guztiak, funtsean, berdinak direlako izaeraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Elkartze eta sintagma mailako sinkronia egoera orok bere historia baldin badu, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 179. orr.

3 bi gertakari edo gehiago aldi berean gertatzea.

Zeren indar eta mugimendu haiek guztiak senaren meneko baitzituen eta sena zuten, halatan, gidari, sinkronia eta harmonia zirelarik, azken finean, leherketaren fruitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 210. orr.

-Sinkroniaren eta asinkroniaren zentzua: zer da "une bera"?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 103. orr.

Denborari dagokionez, planoa orainean dago [...]; aldiberekotasunaren eta sinkroniaren mailakoa da beti; eta muntaketak baizik ez du uzten orain etengabe horretatik ihes egiten. sentitzen eta ikusten nuenaren arteko sinkronia falta bitxi batek astindu zidan barrena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

Zeure buruarekin deseroso zeundela ematen zuen, lehen aipatu dudan sinkronia-ez hori areagotu balitzaizu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinkronia eta diakronia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus