Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinfonia (orobat xinfonia g.er.) 1 iz sonata forma duen musika lana, orkestrarentzat ondua.

Gramofonoak Cesar Franck-en sinfonia jotzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Filarmonicaren egoitzan, orkestrako musikariak Gustav Mahlerren laugarren sinfonia prestatzen ari zirelarik [...] gizon bat etorri zen Agnès de Espinosaz galde egiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Hotz hasi ziren Schumanen laugarren sinfonia interpretatzen.  Berria - Kultura   2006-04-04

Brahms aukeratu zuen bere kontzertuaren ardatz bezala, eta egile honen Biolin, Biolontxelo eta Orkestrarako kontzertu bikoitza (Opus 102) eta Bigarren Sinfonia Re Nagusian (Op 73) eman zituen.  Berria - Kultura   2004-08-31

Txekiarrak Widorren Bigarren sinfonia re maiorrean eta Mendelsshon eta Bartholdyren Laugarren Sonata si maiorrean eskainiko ditu.  Berria - Kultura   2004-08-03

Juan Crisostomo Arriagaren obra bi emango ditu BOSek, Juanjo Menak zuzenduta: Esklabo zoriontsuak eta Re nagusiko sinfonia.  Berria - Kultura   2006-03-02

Mahlerren laugarren sinfoniako doinuak baitzituen buruan, txorien modura hegan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

Bigarren zatian (Allegretto) sinfoniako momenturik ederrenak lortu ziren.  Berria - Kultura   2004-01-16

Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren bosgarren mugimendua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Hizkuntza, sinfonia batekin erka dezakegu; izan ere, sinfonia horren errealitateak ez du zer ikusirik gero sinfonia hori joko den moduarekin; sinfonia jotzerakoan musikoek egin ditzaketen akatsek ez dute inondik ere errealitate hori arriskuan jartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sinfoniko.

Mahlerren doinuak ere jotzen zituzten, batzuetan: pieza solteak, sinfonia zatiak, lurraren kantak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Orokorrean, onik atera direla esan behar da, baina tonuen mugetan mugitzen den sinfonia lan latza eta konplexua da.  Berria - Kultura   2004-06-06

3 irud/hed

Goizean, atzoko argixinta berberarekin abiatu dute [txoriek] kantu-sinfonia ondo entsaiatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Ez zuen ematen neskari negarrontzien sinfonia gehiegi gustatzen zitzaionik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.

Zeren Maitasuna, Gorespena eta Gorazarrea, hirurak nahastuz moldatutako sinfonia sotil eta atergabea izango baita aurrerantzean nire bizitza osoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

Gaur ere lo tzarra: bizpahiru orduz bederen zurrungalariek gaitzeko sinfonia egin digute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Goiz ederren sinfonia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 68. orr.

Halatsuko zerbait izandu da neretzako toponimia, eta esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Laztan, irudi, musu, usain eta zapore sinfonia horrek aztoratu eta kitzikatu egiten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.

Sexua sekulako jaia zen, jolasa, komunikazioa, plazer sinfonia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus