Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinetsi, sinets, sinesten (orobat sinestu g.er., sinistu g.er. eta siñistu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinetsi agertzen da) 1 du ad frogatua edo egiaztatua ez den zerbait egiazkotzaz hartu.

Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte.      - 1. orr.

Sinestea beti errazago da pentsatzea baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Ez duzu sinetsiko, baina etxe honetan bertan bizi izan da bizitza osoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Agustinentzat sinestea ez da lotsagarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Sinesten nuen sinesten nuelakotz, ez galdera bati erantzuna eskainiz, baizik printzipio-eskabide baten bidez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

-Lily eta James... ezin dut sinetsi... ez dut sinetsi nahi...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 17. orr.

Jainkoa hautemateko beste biderik ez da, Haren obrez ez bada, horiek Haren existentzia eta Hartaz sinetsi behar den guztia aldarrikatzen baitute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Ezin dut sinetsi zein ergela naizen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Ezin sinetsia da zein diren lasterkari trebeak, mirestekoa da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Ezin sinetsia zait!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.

Ezin sinetsia!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 339. orr.

Sinetsitakoan ikusiko dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

2 (objektu zuzena pertsona bat dela)

Sinets nazak ikasia baitut!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 39. orr.

Sinetsiko nauzu nahi baduzu baina egia hauxe da: deus guti dudala erraiteko!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.

-Zendako ez zaitut sinetsi behar?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

-Ez, zautan ihardetsi, sinesten zitut, eta esker mila, ez dut gehiago zure barrandatzerik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Sinetsi ninduten ene ustez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 106. orr.

3 (objektua pertsona bat dela, dio aditz gisa)

Aristotelesi sinetsiz gero, Tartesosera iritsi ziren feniziarrek hainbeste zilar aurkitu zuten han, non ez baitzen kabitzen haien itsasontzietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Maggieri sinestera, ordea, berak aditu omen zuen ahots hark, egun batean, gure patua, uhartearena eta giza jende guztiarena esan zion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Garrüzeko soldaduei sinestera, bertze merezimendurik ez zuen Migel Mailuren bigarrena izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

-Esaten didazulako sinesten dizut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

-Ez dizut sinesten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Inork ez dit sinetsiko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

-Ez dut nahasmendurik nahi, sinets iezadazu, erran nuen herabeki, Maiena Garatek.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.

Baina sinets iezadan, kontrolpean zeukanat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

Esan dizugu, baina ez diguzu sinetsi: irakurri froga.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

4 (objektu zuzena gauza bat dela)

Sinesten al dituzu zuk gauza horiek?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 90. orr.

Sinets itzazue haren erakutsiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 62. orr.

Baitezpadako da alabaina fededun guztiek sinestea bederen inplizitoki fede katolikoaren gai guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Eta baldin hori guztia sinesten badute eta leial aitortzeko eta azkenera arte tinko betetzeko borondatea badute, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 154. orr.

Anitz heretiko asko gisatara errebelatu direla, gauza makurrak sinetsiz bekatuari buruz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

Anaiek kontsolatu egiten zuten, ez zezala horrelakorik sinetsi esanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Ezin zuen entzuten ari zena sinetsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Agnostizismotik sinesmen itsura eta sinesmen itsutik ezertxo ere ez sinestera iragan zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Nik ez nekien zer sinetsi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Eskarmentuak erakutsi dit, ordea, azalpen zirtzil eta funtsik gabeenak izaten direla sinesten errazenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Sinets ezazue sinetsi ezina eta heriotzako orduan egin ezazue negar, alferrik galdutako denbora guztiaren damuaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.

-Poliziak ez dio sinesten ilehoriarena, jakina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

5 (konpletibekin)

Sinets ezazu badakidala zertan ari naizen. Azkenerako, neronek ere sinetsi nuen testua ongi idatzita zegoela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Nik uste zuk ez zenuela sekula sinetsi entomologoa nintzela -esan zidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Gorputzeko begiz ogia eta ardoa ikusiz, ikus eta sinets dezagun tinko Jaunaren gorputz eta odol guztiz santuak bizi eta egiazkoak direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Sinesten zuen, konfesatzaile ona [...] izateko ez dela aski, bi eskulibururen ikastea tarteka, jolasten ariz, baina behar dela izan teologian, kanonetan eta legeetan ongi moldatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Baina nola sinets estatua ez dela kaosa eta nazionalismoa bai?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

· Hura ikusita ezin sinets zitekeen hark ikasitako dotrina guztiak horren buru txikian sar zitezkeenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

Ezin genuen sinetsi hura Venezuelan gertatzen ari zenik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.

6 (objektua non deklinabide atzizkiarekin)

Eta nork sinets dezake erlijioan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 98. orr.

Nik ez dut Halabeharrean eta Patuan sinesten; teknikaria naizenez, gertagarritasunaren formulen arabera pentsatzen ohitua nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Ez ninan sorginkeriatan sinesten, baina aurrerantzean ez zekinat...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

Maimon pentsamenduzko aristokrata bat da, elite intelektualak masekiko duen erantzukizunean sinesten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Hain da ederra, Nathan, eta bere bi umetxo horiekin ikusteak, berriro ere gizadiarengan sinesten hasteko gogoa pizten dit.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Jainkoarengan sinestea eta Andre Mariarengan eta sainduengan sinestea gauza bat eta bera ziren harendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Sinesten dut Jainko Aita baitan.  Herria   2004-06-10

Zergatik ez duzue egia ezagutzen eta Jainkoaren Semearengan sinesten?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Minbiziaren kolpea hain izan zen handia non artean ere ez bainuen sinesten bizirik ateratzeko aukeran.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Jainko bakarraren baitan sinesten zuen jendeak honako itxura hauen guztien bidez agertu zuen delako izaki horren izena: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 116. orr.

Jo dezagun eboluzioaren dotrinan sinesten dugula.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

-Nigan sinets ezazu.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 290. orr.

7 (adizlagun eta kidekoekin)

Ez zen aise sinesteko kontua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Egia garbia da, nahiz eta nekez sinesten den.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Benetan sinetsi dute zuregandik natorrela eta ezagutu zuk bidali nauzula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.

Zinez sinestean, suzko argia sumatzen baitu gogoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Sinets ezazu, bihotzez sinesten baldin badakizu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Zinez mintzo zen, zioenaz erabat sinetsirik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu, eta itsu-itsuan sinesten han dagoena kristoren gorputz kimikoa dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

8 ezin sinetsizko izlag ik sinestezin.

Antzeko gauzak gertatzen dira, nonbait, ametsetan, zeren ezin sinetsizko fantasmagorietan barneratzen baikara eta ez baikara batere harritzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.

Ezin sinetsizko sentimentu xoragarrietan urtua nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 149. orr.

Bere painelu zuria eta bere ile beltza, eta bere ezin sinetsizko oin ederrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Ezin sinesteko moduan zen ederra, esan zuen Tomek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Dancenyri izkiriatzeko unea hurbiltzen ari den heinean, bihotza taupadaka ari zait ezin sinetsizko eran.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 79. orr.

Ezin sinetsizko ahaleginean, besoa luzatu zuen Ruche jaunak, bai eta lortu ere idazlana harrapatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

N. Etxanizen euskaldun horiek bakanduak eta urrituak daude ezin sinetsizko heineraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 17. orr.

Seguraski, hainbat irakurlek esango dute ezin sinetsizkoa dela hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 299. orr.

Ezin sinetsizkoak ikusten ditut orduan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Kalitua bezala uzten ninduen bere ateraldi ezin sinetsizkoekin!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.

Gazteek gorrotoz eta hiraz beterik fusilatu zituztela kuartel txikiko militarrak, zinismo beldurgarriz, ezin sinetsizkoz, gudu-arerioak garbitzen ari balira bezala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

9 sinesteak lanak izan du ad

Badakit sinesteak lanak dituela, baina izterren artean baizik ez zuen egin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

Saiatu izan dira berdintasun eseriaren aldeko emakume batzuk beste sexukoei txixa eserita eginarazten, eta itxura denez, lortu ere bai, sinesteak lanak baditu ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Sinesteak lanak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 336. orr.

· Sinesteak lanak ematen ditu.  Berria - Kirola   2006-03-02

10 sinestekoa izan da ad

Hura ezagututa, sinestekoa zen gizona gaixorik zela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 168. orr.

Ez da sinestekoa nolako kiratsa botatzen duen aza zimurra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

Badakit ez dela sinestekoa, baina berehala ulertu nuen zer egin nahi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.

-Sinestekoa lukek, ezta? -Charlyk bere begirada lasaigarriaren oparia egin zidan mahaiaz bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Egun haren ondotik ez genuen ia inoiz hitz egin elkarrekin, ez sinestekoa da, ezta?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Egoera horretan egotea oso nekez sinestekoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.

-Ez, ez duk aise sinestekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Ez zen oso sinestekoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 25. orr.

11 sinesten lanak izan du ad

Sinesten lanak izan nituen lehendabizikoz entzutean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Sinesten lanak izango dituzu, David, baina mahai honetan bildu garenok ez gara zure etsaiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Denen protagonista zinez ni izan ote nintzen, sinesten lanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

AEBetan 337.000 landun gehiago egoteak, sinesten lanak izan arren, analisten aurrikuspenak bikoiztu eta indizeak bizkortu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

12 sinetsia egon (33 agerraldi, 14 liburutan)

Kakotxipi sinetsia zegoen ergela zela, Arizmendik esan zion bezala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Mari Karmen ia sinetsia dago bera gauzaki txolin, zentzugabe eta gauzaeza dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Horixe besterik ez dugu ikusten, eta sinetsiak gaude aztikeria dela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Guztiz sinetsia zegoen inoren beharrik ez zeukala atseginik handienak lortzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Zeren gero eta sinetsiago bainago ezen Jainkoa infinitua dela, bere formarik gabeko forman.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 644. orr.

13 sinetsirik egon (37 agerraldi, 20 liburutan)

Sinetsirik nengoen horrelako kontuak amaitu zirela niretzat, gainbeheran nindoala jada, baina Gordonek gaztetu egin nau.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.

Nire etxe berean izaki ikus ezinezko bat bizi zela sinetsirik bainengoen, hain sinetsirik hala ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

Irakurri zuena ezin sinetsirik zegoen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

Erabat sinetsirik zegoen lizentziatu bat ezin zela izan benetan "subertsibo" bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Hara lan egitera joaten ginenok gudaritik zertxobait behintzat bagenuela sinetsirik nengoen hasierako garai hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

14 sinetsita egon (205 agerraldi, 53 liburu eta 89 artikulutan)

Sinetsita nengoen orduan, eta hala sinetsita nago orain, hatz gurutzatuak eta Mollyren harribil iragarleak Jainkoari otoi egitea bezain fidagarri edo fidagaitz direla.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 47. orr.

Sinetsita zeuden deabrua jabetu zela hiltzen zegoenaren gorputzaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Batzuk, egindakoa egitea baino beste aukerarik ez zitzaiela eman uste zutenak, eta gainerakoak, hautaketarik nobleena egin zutela sinetsita zeudenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Gavard, egun hartatik aurrera, elkarte sekretu baten partaide zela eta sator lanean ari zirela sinetsita egon zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 213. orr.

Baina garai hartan anaia zen sinetsita zegoena ni zorigaiztokoa izango nintzela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Honezkero sinetsita egon behar zenuke, bada, maitea; ezin duzu besterik egin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Zerbait egin beharra daukat, eta are gehiago horretan guztiz ere sinetsita banago.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.

Ni arrunt sinetsita nago horretaz, baina ez diot besteri ezer sinetsarazi nahi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azkenean sinetsi (4); benetan sinetsi (7); beti sinetsi (7)

erabat sinetsi (5); ezin dut sinetsi (55); guztiz sinetsi (6); harengan sinetsi (4); hori sinetsi (22); horretan sinetsi (9); hura sinetsi (6)

ia sinetsi (4); itsu itsuan sinetsi (6); itsuan sinetsi (6); jainkoarengan sinetsi (4); nola sinetsi (11); nori sinetsi (5); nork sinetsi (9)

sekula sinetsi (7)

sinetsi ez arren (4); sinetsi ez ezik (6); sinetsi ezean (4); sinetsi ezina (4); sinetsi ezinda (10); sinetsi ezinik (79); sinetsi guran (6); sinetsi nion (10); sinetsi niri (5); sinetsi nuen (34); sinetsi zion (4); sinetsi zuen (44); sinetsi zuten harengan (5

zer sinetsi behar (4); zertan ez sinetsi (4)

ezin sinetsia (72); ezin sinetsia da (10); kasik ezin sinetsia (24)

gero eta sinetsiago (4)

ezin sinetsiak (7)

errazago sinetsiko (5); nekez sinetsiko (5); nola sinetsiko (7); nork sinetsiko (10)

erabat sinetsirik (8); ezin sinetsirik (20); guztiz sinetsirik (6); sinetsirik nengoen (7); sinetsirik zegoen (9)

erabat sinetsita (23); erabat sinetsita nago (4); ezin sinetsita (9); guztiz sinetsita (13); ni sinetsita nago (4); sinetsita agertu zen (5); sinetsita dago (40); sinetsita daude (17); sinetsita egon (8); sinetsita gaude (11); sinetsita geratu (4); sinetsita nago (40); sinetsita nengoen (17); sinetsita zegoen (19)

ezin sinetsiz (12); nigan sinetsiz gero (4)

ezin sinetsizko (37)

ezin sinetsizkoa (12)

ezin sinetsizkoak (5)

zaila zen sinestea (4)

sinesteak lanak (5)

ez sinesteko moduko (5); ez sinesteko modukoa (9); guztia sinesteko (4); hori sinesteko (5); sinesteko aukera (4); sinesteko moduan (8); sinesteko moduko (7); sinesteko modukoa (12); sinesteko modukoak (5); sinesteko prest (5)

ez sinestekoak (5)

ametsetan sinesten (4); aukeretan sinesten (4); baitan sinesten (11); batasunean sinesten (4); benetan sinesten (27); berarengan sinesten (7); beti sinesten (4)

egiaz sinesten (5); erabat sinesten (6); eraikuntzan sinesten (4); eskubideetan sinesten (4); ez dizut sinesten (13); gehiago sinesten (13); gehiegi sinesten (7); giza eskubideetan sinesten (4); guztiz sinesten (5); hala sinesten (4); harengan sinesten (9); hartan sinesten (4); hori sinesten (19); horretan sinesten (25)

itsu itsuan sinesten (13); jainkoan sinesten (4); jainkoarengan sinesten (9); jakitate berarekin sinesten (6); jesusengan sinesten (4); justizian sinesten (6); mirarietan sinesten (4); nazio eraikuntzan sinesten (4); nekez sinesten (6); nigan sinesten (8); nik benetan sinesten (4); niregan sinesten (10); niregan sinesten duenak (4); nola sinesten (4)

oraindik sinesten (7); proiektuan sinesten (4); sendo sinesten (4)

sinesten dizut (10); sinesten lanak (9); sinesten zaila (5)

sinestera heldu (5); sinestera heldua (6); sinestera iritsi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus