Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuek, jendetasunez, entzuten dute eta noizbehinka galdera bat pausatzen, solasa segitzen dutela sinetsarazteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 71. orr.
Zure egiteez, Aita, eztiago sinetsarazten zenuen, errazago konbentzitzen, indar handiagoz frogatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.
Ni arrunt sinetsita nago horretaz, baina ez diot besteri ezer sinetsarazi nahi. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.
Gure beste erdiaren mitoa sinetsarazi digute. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 259. orr.
-Baina, azken batean, zerk sinetsarazi dik hiri hain gauza sinesgaitza? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.
Gure lehen usteak sinetsarazten digunaren kontra, kolorea ez dago "gauzetan", argitasuna ere ez dagoen bezala, gure pertzepzioan baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Geure buruei sinetsarazteko soldaduak ginela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.
Sinetsarazi nahi dizut egin nezakeen guztia egin dudala zugatik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 202. orr.
Ni ordea beti saiatu izan naiz neure buruari sinetsarazten ezen kontra egiteko, aski dela kontra egin nahi izatea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.
Sinetsarazi nahi baitzait "sistema erreferentzial" jakin bat neureganatu behar dudala, edo hobeki, neuregan dudala, hizkuntza hori jakite hutsagatik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 240. orr.
Zendako sinetsarazi nahi zenidan ama inbaliera zenuela eta aita mundu honetarik joana, bide ixtripu batean bizia galdurik? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.
Xehetasunik ñimiñoenak ere kontatzen zizkion, Quenutarrak jende zintzoa zirela sinetsarazi nahian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
Ezinezkoa izanen zitzaion sinetsaraztea ez zekiela apez ihardokitzailea emazte haren etxean zegoela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.