Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlijioen arteko elkar ulertzea bermatzeko, ezinbestekoa da erlijio bakoitzak dituen sinesmen, erritu eta ohiturak errespetatzea. Berria - Harian 2005-02-23
Fededunaren arrazoia irrazionala da, sinesmen batetik hasten da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 220. orr.
Judutarra zen sinesmenez. Herria 2005-04-07
Filemonen maitasuna eta sinesmena. Elizen arteko biblia Flm 1,4 tit
Erromatar ehuntariaren sinesmena. - 0. orr.
Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu eta ez ikusten dugunak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.
Har itzazu jarraibidetzat, Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak. Elizen arteko biblia 2 Tm 1,13
-Izan sinesmen Jainkoarengan! Elizen arteko biblia Mk 11,22
Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi? Elizen arteko biblia Mk 4,40
Erlijioa, ezer izatekotan, gizarte-fenomenoa da, sinesmen eta praktika asko eragiten dituen zerbait. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.
Sinesmena eta sineskeria nonahi sumatzen dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 179. orr.
Sinesmena hedatzeko eta superstizioa borrokatzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.
Fededuna zen, eta sinesmenari tinko eusten zion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.
Diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,10
Egon erne, iraun sendo sinesmenean. Elizen arteko biblia 1 Ko 16,13
Garai batean suntsitu nahi izan zuen sinesmena zabaltzen ari zela orain. Elizen arteko biblia Ga 1,23
Dohakabeak sinesmena galbidean jartzen dutenak! Elizen arteko biblia Mt 18,6 tit
Sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. - 1. orr.
Iritziaz, jakintzaz eta sinesmenaz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.
Sinesmenak mundua garaitu. Elizen arteko biblia 1 J 5,1 tit
Kernan jauna protestantea zen jatorriz eta, ezkondu zenean sinesmen katolikora bihurtu bazen ere. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 231. orr.
Lurperatzeko zeremonia ere berezia izaten da sinesmen budista dutenentzat. Berria - Harian 2005-02-23
Nik banekien gorabehera asko izan zituela, agnostizismotik sinesmen itsura eta sinesmen itsutik ezertxo ere ez sinestera iragan zela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.
Berak apaizgai izaten segitzen zuen, gero eta sinesmen sakonagoz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.
Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra. Elizen arteko biblia 1 Ts 1,2-3
Nazionalismo aranazalearen Jainkoarenganako sinesmen programatikoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.
Sinesmen heldugabekoei lagundu. hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik. Elizen arteko biblia Heb 10,22
Jarrai ezazue zeuen bizitza sinesmen txit santuaren oinarri gainean eraikitzen. Elizen arteko biblia Ju 1,20
Itxurakeriarik gabeko sinesmen benetakoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.
Koldar eta sinesmen gutxikook, zergatik egin duzue ihes? Elizen arteko biblia Lk 12,28
Erabateko sinesmen horretan oinarritzen da Islama. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
Sinesmen Islamikoaren Elkarteko buruzagia da. Berria - Mundua 2006-02-08
Estatuaren neutraltasuna eskatzen du, sinesmen askatasuna bermatuz. Berria - Harian 2005-12-09
Erlijio edo sinesmen askatasun eskubidea urratu diete. Berria - Harian 2006-02-17
Uko egin zion beti horri, ez erlijiozko sinesmen-irmotasunez, ekimen faltaz eta axolagabetasunez baizik. Horrela, bertze sinesmen motaren bat zuten jendeak ere bertan hilobiratuak daude. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.
Komunikazioa, ordea, ez da sinesmen kontua, baizik eta sinesgarritasun kontua. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Itun zaharreko gizon-emakumeak sinesmen-eredu. Elizen arteko biblia Heb 11,1 tit
Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten. Elizen arteko biblia 2 Ko 4,13
Nire sinesmen-gabezia ezaguna bide zuenez, pontekotzat ni hartuta [...] ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
Bati, Espirituaren egitez, sinesmen-dohaina ematen dio; beste bati, sendaketak egiteko dohaina. Elizen arteko biblia 1 Ko 12,9
Hau ez da sinesmen edo pentsaera-kontua. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 255. orr.
Bi sinesmen-artikulu besterik ez? Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.
Horrek David Minor-engana eta haren erlijio-sinesmen zurrunetara eraman zidan gogoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.
Sekula ez zion buruhausterik eragin ezein erlijio-sinesmenek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.
Kristau-sinesmena arrazoiak onartzeko modukoa izan daiteke, baina ez da sekula arrazoiaren emaitzekin berdintzen, edo arrazoiaren oinarriaren gainean altxatzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.
Fede eta sinesmen handiko iraultzailea behar da izan gaur egun Kuban Granma irakurtzeko eta sinesteko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.
Hor ezagutzen duen prostitutak koloka jartzen ditu iraultzailearen sinesmen ordu arte sendo guztiak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.
Grafologian, ordea, sinesmen osoa daukat. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.
Ongia Jainkoarengan eta naturaren baitan aurkitzeko itxaropena galdu dut eta gizonarenganako sinesmena ere galtzen hasia naiz. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 46. orr.
Neure sinesmen anarkista horrek eraman ninduen ordea eztabaida lotsagarriagoetara ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.
Berak ulertzen ez zituèn hitz haien gainean finkatu zuen bere sinesmen berria, aurrekoa bezain itsua. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 79. orr.
Sinesmen itsua zuela erakutsi zuen Jobsek, 60 milioi dolar inbertituak zituelako konpainian. Berria - Ekonomia 2006-01-26
Hain ote ziren bada haren sinesmenak gogorrak non babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.
Estatu indargabetuaren azken fetixea besterik ez da subiranotasunaren sinesmen hau. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 57. orr.
Saldu gintuen salataria zen Gagni hori: salatari guztizkoa, bere haragiaren gramo bakoitzez, salataria izatez eta joeraz, sinesmen faxistaz edo interesez baino arego. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Ezin da, ezinezkoa da eguneroko eguzkiaren agertzea sinesmen soilaren kontua izatea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.
Honelakoei beharbadako sinesmenak deitzen diet, baina ekintza jakinetarako baliabideen benetako erabilera oinarrian dutenei sinesmen pragmatikoak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.
Mila bider ere ikusi zaitut, gero eta epelago, gero eta sinesmen gutxiagorekin, horrelakoak esaten, baina halako gauza bat dogmatzat hartzen bada, edozer da, orduan, baleko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 112. orr.
-Ez da, ez, nere sinesmen sistiman hori. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 204. orr.
Euskal Herriko sinesmen zahar baten arabera, zeruetatik jaurtikita harriak dira tximistak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 198. orr.
Anuntxi Aranakkari hortarat biltzen diren belarren inguruko sinesmen eta kondairak aipatuko dauzku. Herria 2001-06-21
sinesmen erlijioso (3); sinesmen gutxiko (3); sinesmen gutxikook (6); sinesmen heldugabekoei (3)
haien sinesmena ikusirik (3); kristau sinesmena (3); sinesmena galbidean jartzen (6); sinesmena ikusirik (3); sinesmena ukatu (3)
erlijio sinesmenak (3); sinesmenak salbatu zaitu (3); sinesmenak sendatu zaitu (5)
sinesmenaren arabera (4); sinesmenaren bidez (12)
sinesmenari esker (7); sinesmenari uko (4); sinesmenari uko egin (3)
bere sinesmenen (3); sinesmenen arabera (6)