Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sinagoga gehienetan hitz egin dut. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.
Gogoan dut oso deseroso egon nintzela sinagogako zeremoniak iraun zuen denbora guztian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 41. orr.
Spinola, italiar faltsua, kristau faltsua, aitortzera ausartzen ez bazen ere judua baitzen odolez, edo hori aipatzen zuten Portugaldarren Sinagogako ofizioetan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.
Sinagogara otoi egitera joango da. Berria - Harian 2005-08-16
Gure hiriko sinagoga nagusiaren kontra egindako ekintza basati batean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 125. orr.
Lehenbiziko hirurak atributuak ere ez ginateke esatera ausartuko, baldin eta Moisesek Legean aipatu ez balitu eta Sinagoga Handiko gizonek otoitzean finkarazi ez balituzte. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 148. orr.
Mementoaren xarma paregabeak lagunduta, are Santa Maria Jus-eko Sinagoga zaharra sumatu nuen, eta bertako judu gorrotatuak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 184. orr.
Sinagogako arduradunetako bat, hiriko komunitate juduan zaharrenetakoa, desagertua zegoela arratsaz geroztik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 125. orr.
Bi aldiz madarikatuak izan ziren, elizan batetik eta sinagogan bestetik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 13. orr.
sinagogan sartu (4)