Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sheriffak erabakita zeukanean harengana hurreratzea eta nola edo hala lotzea haren esku busti gorriak, buelta emanarazi zion atzeko itzal batek. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 210. orr.
-Ez dut ezer eransteko sheriffari esan nionari! Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 94. orr.
Beren izenak eman zizkion sheriffari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 93. orr.
Humboldt Countyko sherifaren laguntzailea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.
Ingalaterrako erregeak sir William Phips titulua eman zion eta Bostongo High Sheriff izendatu. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Ameriketako indigenekin hezitako Mike Blueberry sheriffa da filmaren pertsonaia nagusia. Berria - Kultura 2004-06-12
Gaizka, gure atariko lehenengo pisuan bizi dena eta lagun artean (errealitatetik askorik urrundu gabe) "Sheriffa" deitzen duguna. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 87. orr.
Theok paltoa estekatu zuen, papoan dilindan zerabilen LAPDko sherif plaka, oihal zuri zatiaz kukutzen entseatu zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.
Azkuna, city-ko sheriff-ak eman du abisua: identifikazioa eta miaketa. Berria - Ekonomia 2006-01-17
«Bushen atzerri politika arriskutsua da, eta ez du Amerika seguruago egin», esan du The Boss-ek, Etxe Zuriko sheriff-a kritikatzeko. Berria - Mundua 2004-09-26
· Kerry hitzez, Bush ekintzez, sheriff jokatzen ari dira biak, untxi desberdinak jomugan izanik ere. Berria - Mundua 2004-10-22