Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sexu (orobat sexo g.er.) 1 iz arra eta emea bereizten dituen ezaugarri fisikoen multzoa.

Sexua, sexualitatea eta erotismoa prozesu bat da, ez da aldez aurretik zehaztuta ematen zaigun zerbait, aldaezina eta faktore bakarrekoa, baizik eta prozesu dinamiko, etengabe eta eragile askotakoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Medikuaren sexua ez dela garrantzizkoena esaten dit buruak, baina, erditzeko orduan, lagundu behar zidan medikua emakumea zela ikusi nuenean, askoz erosoago sentitu nintzen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Pertsonaien sexuari eta adinari erreparatzen badiogu, sailkapen bat egin liteke.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik sexual.

Masturbazioak sexu-organoen hondamena zekarrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Garunaren eta sexu-guruinen arteko labirintoetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexu-estalkiarekin jaisten direnena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.

Hark guztiz burutua du sexu-aldakuntzari buruzko ebakuntza.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 181. orr.

Haurdunaldiko zati handi batean ez dago sexu bereizketarik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Oinordetza, zati berdinetan dagokie seme-alaba guztiei, sexu bereizketarik gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

Sexu banaketa horretan, Merteuileko markesa guztiz pertsonaia arauz kanpokoa da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

A zer zentzugabekeria sexu berdintasunaz hitz egitea!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Hirugarren orrian ageri da artikulua: "Sexu-erasoen salaketa irakasle baten aurka" du izenburua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Sexu-instintuak gizona emakumearenganantz eta emakumea gizonarenganantz bultzatzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Sexu beharrak asetzeko emakume-etxeetara joaten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 221. orr.

3 sexu organoen kanpo zatia.

Zapalkuntza sexualak, neskatoei, nerabeei eta emakumeei galarazi egin die beren sexua aztertzea eta ezagutzea, harekin jolas egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 47. orr.

Bere sexu gogor eta beroa sentitu nuen nire ipurmasailen ondoan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Orain beste esku jostari bat hasi zait sexua laztantzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.

Emilioren sexua Noraren barruan mugituz imajinatzeak ezereztu egiten ninduen edozein lanetarako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Emeek bata bestearen sexua miazkatu eta elkar masturbatu, ukitu eta estaltzen dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Bestea, izterrartean belaunikaturik, sexua ukitzen hasi zaio inongo koplarik gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

-Maitemindu egingo zaitut -esan zion Bibik ke, izerdi eta sexu usainak nahasian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

-Peter, sexu alderdiak deitzen ditugun horiek badituzte izen bereziagoak ere arrarentzat eta emearentzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 186. orr.

Legenak jota edo sexu-jarioarekin dagoen apaizak ez du opari sakraturik jango.  Elizen arteko biblia   Lb 22,4

4 sexualitatea; sexu jarduera.

Sexua ez da lotura bakarra, baina sexurik ez badago -sexu ona-, ez dago bikoterik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.

Sexua deitzen duten gozamen-bide bat badagoela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Sexu eskasa dutela, bata ez dela joaten, besteak ez duela disfrutatzen...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Zuena, antza, ez da erotismoaren mugarrietara iristen, sexu hutsa da, sexu basatia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

Arratsalde sargori batean, sexu sukartsuaren osteko solas izerdituan, zure izena aipatu nuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Hala, bada, nahigaberik ez izateko: sexu segurua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 85. orr.

-Ba horixe, zirri batzuk, sexu apur bat... txortan edo.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 25. orr.

Naturak ardura handia hartzen du jan dezagun eta sexua jo dezagun; izan ere, gure biziraupena dago jokoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 136. orr.

Jaten dugunean eta sexua egiten dugunean plazera sentitzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Berak azaldu dit zer-nolako gauzak egiten diren, sexua egiteko preserbatiboa erabili behar dela eta gauza horiek.  Berria - Harian   2005-04-15

Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, lagunekin egiteak ez lioke inoiz kalterik ekarriko adiskidetasunari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Sexua zen hura, sexu huts zikina eta norberarena, horixe baizik ez baita sexua, beste norbaitekin egiten den norberaren kontua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 151. orr.

Hemezortzi hilabeteko karrera luze samarra egina zuen sexuaren negozioan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

5 (hitz elkartuetan) ik sexual 2.

Sexu-heziketako eskuliburu lodikote bat eskuratu nuen nonbait, aitonaren liburutegian, nik uste.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Lehenik eta behin sexu eta maitasun heldutasuna lortu behar dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

Gaitua nengoen orain sexu-mota guztietarako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

Sexu kontuetan konfidantza handia dugu.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 75. orr.

Mutilak beti sexu-proposamenak egiten zizkion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 65. orr.

Ni, esan bezala, zenbait gizonekin sexu esperientziak izandakoa nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.

Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emaztearen alabarekin: zure aitarengandik sortua da, eta arreba duzu.  Elizen arteko biblia   Lb 18,11

Herbalduetaz sobera baliatzen direla enplegatzaileak, heien eskubideak zangopilatuz, sexu bortxaketetaraino.  Herria   2002-12-19

Interes handia zegoen ugalketara zuzentzen ez zen edozein sexu-jokaera itotzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Hik behar duana sexu saio on bat duk -bota zion-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 71. orr.

Sexu jolasak gustatzen zaizkiola.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Sabaiari begira zegoen bikotea, sexu-atseginaren osteko lasaitasunaz gozatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Askotako sexu-fantasia probokatzaile eta kilikagarrien kateaketa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Saio luze bat oso bizipen ederra izan ohi da, baina baita sexu-jotze azkar bat ere, biek hala nahi izanez gero.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Bi euli ikusi nituen beiraren kontra sexu-jotzen, doilorki, maitasunik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.

Sexu bidezko ugalketa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Sexu-marketing hutsa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

6 sexu bereko gizakien multzoa.

Begia eta hizpidea hankartean jarri ezkero, ez dago bi sexuak berdintzeko modurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Beste pertsona sexu berekoa nahiz bestekoa izan daiteke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 38. orr.

Harreman sexualak beren sexu berekoekin dituztenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.

Sexu arteko asimetria dela eta, Euskal Herriko emakumeen langabezia tasa EBkoa baino handiagoa da.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Izadiak bi sexu bestelakotsu egin ditu, euren nahitaezko batuketa gauzatzeko asmoz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara, Eta horrekin ez zebilen sexu maskulinoarekiko zuen arrakasta eskasa estali nahian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Badakigu primate eta ugaztun familia askotan ere oso ohikoak direla sexu berekoen arteko jarduera sexualak, bai beste sexukoak aurrean egonda nahiz ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.

7 sexu grina (orobat sexugrina)

Sexu-grinak hartuta geunden eta geure gogoa lasai askatu ahal izan genuen arratsalde hartako eguzki goxotan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 119. orr.

Baina horrek ez zion sexu-grinarik piztu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Ohikoa omen zen hori autisten artean, eta horrexegatik huts egiten omen zuten, besteak beste, nahiz eta sexu-grina sentitu, inorekin irteteko kontuetan eta sexu-harremanetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.

Eta ez zuen zerikusirik sexu-grina asetu nahi izatearekin, voyeurismo berezi hori B-rentzat pertsonak pertzibitzeko manera baizik ez baitzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Euskaraz ere badugu ihel, iheldu, ihel egon aditza, hain zuzen ere, abereen sexugrina adierazteko erabiltzen dena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 22. orr.

Maitemintzea sexu-grina formateatzea besterik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 174. orr.

8 sexu irrika (orobat sexuirrika)

Hor kokatzen dira emozio primitiboak -gosea, beldurra, atsegina, sexu-irrika-, banakoa nahiz espeziea arriskutik babesten dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Dena den, hori guztia zuzen ulertzeko derrigorrezkoa da psikoanalisiaren hainbat kontzeptu eta teoria ezagutzea, inkontzientea, haur-sexualitatea eta sexuirrika batez ere. Iragarki batean etxe baten eraikuntzan lanean ari ziren neska gazte batzuk ikusten ziren, aldameneko kaletik pasatzen zen mutil lerden bati sexu-irrikaz begira.  Berria - Harian   2006-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alabari sexu gehiegikeriak (4); haurrekin sexu harremanak (5)

sexu abusuak (12); sexu abusuak egiteagatik (5); sexu askatasuna (5); sexu askatasunaren (7); sexu aukera (4)

sexu bereizketarik (6); sexu bereko (117); sexu bereko bikote (5); sexu bereko bikoteak (11); sexu bereko bikoteei (6); sexu bereko bikoteek (9); sexu bereko bikoteen (18); sexu bereko bikotekideen (6); sexu bereko gurasoak (4); sexu bereko pertsonen (23); sexu berekoa (5); sexu berekoak (6); sexu berekoen (20); sexu berekoen arteko (12); sexu bidez (5); sexu bidezko (8); sexu bila (7); sexu bizitza (5); sexu bizitzaren (4)

sexu eraso (4); sexu erasoa (22); sexu erasoa egin (5); sexu erasoa egiteagatik (5); sexu erasoak (55); sexu erasoak egin (6); sexu erasoak egiteagatik (11); sexu erasoak jasaten (4); sexu erasoen (6); sexu erasoengatik (5); sexu erasoren (4)

sexu gehiegikeria (29); sexu gehiegikeriak (83); sexu gehiegikeriak egin (11); sexu gehiegikeriak egitea (7); sexu gehiegikeriak egiteagatik (20); sexu gehiegikeriak egiten (4); sexu gehiegikeriak jasan (5); sexu gehiegikerien (5); sexu gehiegikeriengatik (5); sexu gosez (4); sexu grina (15); sexu grinak (4)

sexu harreman (20); sexu harremana (5); sexu harremanak (127); sexu harremanak edukitzera (4); sexu harremanak izan (19); sexu harremanak izatea (11); sexu harremanak izateagatik (4); sexu harremanak izateko (4); sexu harremanak izaten (10); sexu harremanak izatera (14); sexu harremanei (4); sexu harremanen (23); sexu harremanen bidez (10); sexu harremanen bitartez (4); sexu harremanetan (14); sexu harremanetarako (8); sexu harremanik (36); sexu harremanik ez (7); sexu harremanik izan (8); sexu harremanik izango (15); sexu heziketa (7); sexu heziketaren (5); sexu hutsa (7)

sexu identitatea (7)

sexu jarduera (4); sexu jarduna (5); sexu jarioa (4); sexu jazarpena (17); sexu jazarpenak (6); sexu jazarpenak egitea (4); sexu joera (7)

sexu kontuak (4); sexu kontuan (5); sexu kontuei (4); sexu kontuetan (16)

sexu organoak (12); sexu osasun (4)

sexu segurua (5)

sexu usaina (4)

maitasuna eta sexua (4); nire sexua (8); sexua aldatzeko (5); sexua egiten (7); sexua jotzen (5)

sexuaren arabera (11); sexuaren araberako (7); sexuaren inguruan (4); sexuaren inguruko (5)

sexuaz hitz egin (7)

sexuen arteko (44); sexuen arteko berdintasuna (8); sexuen arteko parekidetasuna (4)

beste sexuko (4)

bere sexura (4); sexura eraman (4)

sexurik gabeko (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus