Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera. Elizen arteko biblia Ez 2,4
Emakumeek jakinmin handia izaten dute eta setatsuak izaten dira. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 492. orr.
Ivan Antonovitxek antzeman zion gizon setatsua zela, eta ez ziola gehiago emango. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.
Baina bera tematu egin zen, ezaguna zen, gainera, gizon setatsua zelako, eta ordaina hartua zuen orain. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 71. orr.
Hire amona, ezer izatekotan, setatsua duk, eta edozer gauza egingo zian bere semeengatik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 83. orr.
Izatez baitzen hura, izan, setatsua eta gaiztoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.
Setatsu bihurtuko dut nik Faraoia eta ez dio herriari joaten utziko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.
Bere hitzaren indarrez setatsuak biguntzen zituen bihotz-berri zitezen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.
Ez zituzten aldatzen beren jarduera gaizto eta jokabide setatsuak. Elizen arteko biblia Epa 2,19
Liburu honek kritika zorrotzak jaso ditu hasieratik, katolizismo setatsuenaren partetik batez ere. Berria - Kultura 2006-02-14
Horren froga, mahometarren eta judutarren seta setatsua, eta herri barbaroek eta basatiek erlijioz aldatzeko duten erraztasuna. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.
Nahiz emakume horrek denik eta isiltasun setatsuena gorde duen, erdietsi dut harengandik erantzunik agian nahasmen gutxiena duena eta balakariena berebat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 83. orr.
Begirada setatsu bat bota zion Léari Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.
Neskak luzatzen zion begirakune hozmindu, setatsu eta mehatxuzkoari erreparatu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.
Zerk eragiten zion zeruaren eta itsasoaren kontra lehiatu behar setatsu hartan jarraitzera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.
Dirdir egiten zuen xanpainak edontzietan; plateretan, berriz, enbor izoztu puskek, izozmendi setatsuek, gogor eusten zieten mahakideen koilarakadei. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.
1999ko EEBBetako bero-lamada setatsuen ondorioak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 299. orr.
Mundu guztiak bazekien, aspaldidanik, erizain tituludunak setatsu tematzen zirela otseinak bezala trata ez zitzaten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.
Bera eta bere funtzionarioak setatsu jarri ziren. Elizen arteko biblia Ir 9,34
Bere lanean jarraitu zuen setatsu arratsera arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.
Tentetnikovek setatsu eutsi zion bere erabakiari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.
Senatuak lukurrerien alde hain setatsu jokatzen zuen garaian, pobrezia, neurritasuna, urritasunarekiko maitasuna oso handia zen erromatarren artean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.
Nora kikildu egin zen, azkonar baten moduan begiratzen baitzion aitak, makur eta setatsu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.
Hamaika aldiz libratu zituen, baina haiek, beren jarreran setatsu, beren erruengatik galtzen ziren. Elizen arteko biblia Sal 106,43
Ez diot beraz amodio hitz hori hain setatsu ukatua errepikatu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.
Le Soleilek hain setatsu azpimarratzen duen lizun hori dela-eta, hain setatsu non oraintxe errepikatu dizudan paragrafo labur horretan hiru bider baino gehiagotan aipatzen baita, [...]. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 173. orr.
Eta setatsu desobediente zen anaiari, zigorra bete ostean ere, nekez itzultzen zion bere onginahia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1135. orr.
jaunak setatsu bihurtu (9); nik setatsu bihurtuko (4); setatsu bihurtu (13); setatsu bihurtu zuen (10); setatsu bihurtuko (6); setatsu bihurtuko dut (5)