Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizasemeok gogor lan egiteko hezi gaituzte, eta esan digute alde batera utzi behar ditugula sentimentalismoak eta tontakeriak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.
Ihes egin behar geniola sentimentalismoari, subjektibotasun gehiegiak arimaren ahuldadea erakusten omen du-eta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 63. orr.
Magrisek, emaztea hil zitzaionean, liburuari idatzi zion batere sentimentalismorik gabeko -eta sentiberatasun aparteko- posfazioa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.
Eskarmentuko jendea, sentimentalismora batere ez emana. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.
Hiltzen dituen animaliei sentimentalismorik gabe begiratzen saiatzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.
Andresek sentimentalismo beharbada morboso samar horren erakarmena sentitu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.
Erauztea apaltasunerako, norbere buruari uko egiteko, tristurarako, engainurako, lapurretarako, sentimentalismorako joera oro. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.