Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sentigaitz (orobat sentikaitz) izond sentitzen zaila dena, ia ezin sentituzkoa.
Orduan Ilion sentigaitzak, kolpea somaturik irudi, gailurrak sugarrez hor lur jo du bertan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.
Zeren ez zuen haize bolada batek ere ematen, izotza gogorra eta sentigaitza zegoen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 224. orr.
Lotsa sentigaitza zaion izaera baten gaiztotasunean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.
Bizitza sentikaitz bilakatzen duen / min urdin bat sentitzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.
Honetan, sentikor ikusten ditugun izakiak ere, denak lehenki sentikaitzez osatzen direla aitortu beharra dago. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.