Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentiarazi, sentiaraz, sentiarazten (orobat sentierazi g.er. eta sentituarazi g.er.) 1 du ad sentitzera behartu.

Damuaren auzoko den errudun-sentimena sortu bide dio bizidunak abandonatu beharrak, borondatez kontrako desertore, gogoz kontrako traidore sentiarazi bide du.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.

Aspaldi honetan Pedro Agerre gauza anitzek sentiarazten dute bekatari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Baina hain da handia basamortua, hain dago urruti zeruertza... ezen txikia sentiarazten baitute jendea, eta isilik egonarazten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 105. orr.

Deseroso sentiarazten zuen berehala Anak halakoetan, bere kontraesanetan harrapatuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.

Ordea, denbora guztian etzanda egoteak sakrifiziorako zain dagoen abere otzan bat bezala sentiarazten zuen, eta bere buruari lana jartzea deliberatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Horrek zaharrago sentiarazten zuen, adiskide ezkonduak izateak alegia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Odolean barna bueltaka zebilzkion alkohol litroek, erretako marihuana guztiak eta bere sudurraren birjintasuna apurtua zuten lerro sutsuek burrunbadan irentsia balego bezala sentiarazten zuten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Hotza eta harriaren gogortasuna sentiarazten zituen erantzuna: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

Nire betidaniko joera batek [...] Jonas balearen sabelean egon zen hartan bezala sentiarazten nau.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.

Izugarri gaizki sentiarazten nau.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

Ez nion deus ere aitortu, traizio txiki hark oraindik ere gaizki sentiarazten nauen arren.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Ondo sentiarazten nauzu!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 16. orr.

Ongi sentiarazten zaitu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 79. orr.

Kontzientzia lasai edukitzeak sendo sentiarazten zaitu!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.

Sarkin sentiarazten gaitu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

«Batzuetan gaizkileen moduan sentiarazten gaituzte», gaineratu zuen ELAko ordezkariak.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Eta hiztuna zen, izugarri hiztuna: lehenengo unetik eroso sentiarazi gintuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 110. orr.

Bazen han desgogara sentiarazten ninduen zerbait: nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Hitz batean esatearren: askeago sentiarazten ninduen [pilulak].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 236. orr.

Galtzontzilo hutsetan zegoen, eta horrek jantziegi sentiarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Eta ez dizuet ukatuko, ene lagunak, lapurretako batek errudun sentiarazi ninduela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.

Makina bat pasadizo gogoratu nituen, gero eta errudunago sentiarazi nindutenak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.

2 (nor-nori-nork sailekoak)

"Polita" iruditzen zaio, baina ez dio barnean ezer sentiarazten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.

Nekez aurki zitekeen, pentsatu zuen, hura baino Konpainia lehiatsuagorik, eta horrek atsegina sentiarazten zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Gorrotatu egiten zuen [neska] une haietan, baina bere baitan, azken buruan, agian arrazoi zuelako sentiarazten zion egonezin hainbestekoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.

Zirrara bizia sentiarazten zion, halaber, berokiaren mahukapean tinko lerratu ohi zion beso argal eta gihartsuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Sufrimenduak ez ziola pertsona hobea zenik sentiarazten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Gero eta gusturago sentitzen nintzen Idoiarekin, baina, beste alde batetik, itsas labarren ertzean banindoa bezala sentiarazten zidan zerbaitek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.

Basoaren bihotzean galdurik bat-batean autobide batekin topo egiteak halako perplexidade moduko bat sentiarazten zidan niri beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 89. orr.

Ezintasun hark erruaren zama sentiarazi zidan bihotzean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Izua sentiarazi nahi nien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.

Taupada bizkor haiek, une batetik bestera geldi zitezkeela ziruditen haiek, bizitzaren hauskortasuna sentiarazten zidaten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 177. orr.

Hiltzailea neroni nintzela sentiarazi zidaten: galderak, galderak eta galderak, horixe baizik ez zidaten egiten, inspektoreorde madarikatu horrek bereziki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

Ziegarik zikinenetan sartzea eta egunean hogei edo hogeita bi orduz ateak itxita edukitzea, ez da aski presoari preso dagoela sentiarazteko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

Aski dira bi emakume gizon bati errege sentiarazteko, errege baino gehiago sentiarazteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus