Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren ez baitute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.
Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.
Sendagile eta erietxeek ezer gutxi egin dezakete haien alde, botikak eta osasun arloko gaiak ere eskasian daudelako. Berria - Mundua 2006-04-06
Baina ez batere larria, sendagileek esan didatenez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 373. orr.
Gaixoaldiaren ostean, sendagilearenera joateko usadioa hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Gero eta larriago zebilen, baina sendagilearenera joan eta zerbait eskatzeko aholkurik ez zuen entzun ere egin nahi. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 117. orr.
Gaixoa sendagilearengana hurbildu zen, esanez: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 341. orr.
Eta guregana, sendagilearengana bezala, arazoren bat duenean jotzen du jendeak, orduan bakarrik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 252. orr.
Ostiraletan, sendagileari bixita egin ostean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.
Sendagilea ikustera joan naiz, ezin nuen lorik egin eta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.
Sendagile batek pikura bat egiten dizu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 308. orr.
Sendagileak injekzio aringarri bat jarri zion. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.
Sendagile hura -gizon ikastuna-, diagnostikoa oso gutxik ohi duten bezala menderatzera iritsia zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.
Sendagileak erretzea debekatua zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.
Gaueko bederatzietatik aurrera pasatzen ziren guztiak atxilotzeko agindua emana zuen, sendagile eta emaginak salbu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.
Diru handia egiten dute sendagileek lorea galdu duten neskei himena berriz ipintzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 83. orr.
Sendagileen lana luzea baina benetan taxuzkoa izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 159. orr.
Mediku horrek gutxienez beste sendagile bati kontsultatu behar dio kasua, eta haren onespena izan jaso behar du, eutanasia egin ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-12-17
Tristuraren argi abaildua zuten sendagilearen begiek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.
Sendagile, sendatu zeure burua. Elizen arteko biblia Lk 4,23
Luze gabe auzunean bizi zen sendagile judu baten helbidea jakin zuten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 63. orr.
Jendea sendagile berriaren jakintzan sinesten hasia zela ikusirik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 210. orr.
Gizonaren eskariz, sendagile ospetsu batek neskaren ardura hartu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.
Ez zien epaileak bezala hitz egiten, aita errukitsuak seme-alabei eta sendagile onak gaixoei bezala baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 526. orr.
Mediku-ikasketak egina zen eta sendagile ona izatera iritsia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.
Ez da pentsatu behar, hala ere, sendagile txarrak direnik kartzeletan lan egiten dutenak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 157. orr.
Enpresen ligak sendagile independentea sortu beharko luke, forensearen figura hain justu. Berria - Kirola 2004-05-12
Sendagile espezialisten sindikatuak. Berria - Harian 2006-01-04
Alfredo Cahe Maradonaren sendagile pertsonalak eman zizkien argibideak erietxe atarian ziren kazetariei. Berria - Kirola 2004-04-20
Norberaren sendagileak osasun sistemaren zutabea izan beharko luke. Berria - Ekonomia 2004-01-30
Sendagile ustelei penizilina erosteko aski diru lortu ez zuelako. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 65. orr.
Sendagile adintsu samar batek hartu ninduen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.
Ba omen zuen iragan mendeko sendagile anatomistak bizi izandako istorio tristearen aditze lanbrotsua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
Espezialistengana joan ahal izateko jendeak sendagile erreferentzialaren oniritzia beharko. Berria - Harian 2006-01-04
Burgosen ere muinoia erakutsi beharko zion sendagile militarrari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 24. orr.
Bi frantsesak beti han daude, bi italiar sendagile laguntzaile andereak ere bai. Herria 2004-09-30
Han ezagutu zuen Ernesto Guevara, argentinar sendagile bat bere anaia Raúlen adiskidea zena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.
Konfiantzazko sendagile batengana joan, hori egin behar du lehenengo gauza. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.
Egun batez, begietako sendagilea etorri zitzaion ikustera hiritik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.
Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion. Berria - Ekonomia 2004-01-30
Guardiako sendagile haren abizena jakingo eta gogoratuko banu, ez nuke inongo eragozpenik izango hemen idazteko. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.
Medikuntza orokorreko sendagile batek. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.
Agintzen neurritsu nahi zituen, hutsegiteekiko onbera, irainak jasateko gertuago egiteko baino, bizioen etsai baina biziotsuen sendagile. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 396. orr.
Ez diat uste sendagile ari denik, baina ongi bizi duk. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 256. orr.
Manuel Leiras Mondoñedo aldean ibili zen sendagile. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.
Juantxo zen ikaskide berantiarra, gaur egun Donostian sendagile dabilena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 30. orr.
Erregearen eskuak sendagile eskuak dira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 169. orr.
Nire sendagile-maleta hartu nuen. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.
Lehenago, suge-liluratzaileok, sendagile lana ere egiten zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 161. orr.
Erremedioak bezala, sendagile ekipak ere eskas dituzte. Herria 2005-07-07
Askotan itxaropen izpi batek sendagile aldra batek baino gehiago egin baitzezakeen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 17. orr.
Sendagile estatutuak gaitasun eta jakinduria-irizpideak biltzen ditu. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.
Sendagile kontuak izan zitian hizpide bazkalondoan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 160. orr.
Marrande doktoreak, ero-sendagile famatuen eta goratuenak, [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.
Bolada hartan bi emakume sendagile zeuden Herreran. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 131. orr.
Gaingiroki ezagutzen zuen emakume sendagile baten etxera joan zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Etiopiako kontakizuna, Poncet jaun sendagileak egina. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 362. orr.
sendagile baten bila (3); sendagile batengana (3); sendagile erreferentziala (8); sendagile erreferentzialaren (3); sendagile eskuak dira (4); sendagile estimatua (3); sendagile ospetsu (4); sendagile talde (4); sendagile talde batek (4); sendagile taldeak (3)
etorriko da sendagilea (3); sendagilea etorri (6); sendagilea etorri zitzaion (3); sendagilea ikustera (3)
esan zidan sendagileak (3); esan zuen sendagileak (11); realeko sendagileak (3); sendagileak esan (9); sendagileak esan zidan (4)
sendagilearen arabera (3); sendagilearen aurrean (3)
norberaren sendagilearengana (3); norberaren sendagilearengana joan (3); sendagilearengana joan (10)
sendagileari deitu (6); sendagileari deitu nion (4)
athleticeko sendagileek (3); klubeko sendagileek (3); ospitaleko sendagileek (4)
sendagileek artatu (3); sendagileek berek ere (3)
ospitaleetako sendagileen (3); sendagileen arabera (6); sendagileen artean (8); sendagileen esku (3)