Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxez etxe ibili ziren, selauru eta ukuiluak oro miatuz, eta elizako ageri bildumak herriko etxekoekin erkatu zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.
Teilatua berritua da, selaurua ere. Herria 2001-02-08
Selaurua zaukaten belarrez betea. Herria 2003-04-03
Iduriz berogailu tresna batetarik abiatu da sua eta hau selauruan zagon. Herria 2004-01-01
Gustatzen zitzaion errain ukaldi batez zamaren bizkarreratzea eta trinkili-trankalaka selauru edo ganerrera hupatzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.
Hirugarren batek histua deplauki emaiten du, bularrak, selauruko tabako hostoak iduri, xukatuak balitu bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.
· Bazkaria etxen, selauruan, ezkaratzean lekurik ez izanez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 37. orr.
Bertzalde egun berean, selaru zoko horietan aspaldiko denboretan lo zagotzin puskak, xabalerat agertzen ahalko dire. Herria 2003-05-29
Hilabeteak ahitu ziren eta Agatak, tristura sakona gainditurik, gutxienez solaskide izaera eskertzen zion Louise memoriaren selauruan kokatu eta laster ahantzi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.
Gaur bezalako ilunpez ilunpeetan euskara amaren bularrean eta aitaren selauruan jaso nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 195. orr.
Selauru eta xoko husteek argitarat emaiten dituzte asko gauza baliatzen ez direnak eta beraz salgai izan ditazkenak. Herria 2005-02-17
Maiatzaren 1ean, larunbatarekin, Sanoki gelan, "selauru huste" 50 bat saltzailerekin. Herria 2004-04-22
Larunbatean, Azkainen selauru-hustea herriko plazan. Herria 2005-07-07
Ber-denboran iraganen dira ere tokiko ekoizpenen merkatua eta selauru hustea. Herria 2004-12-09
· Haurrentzat elkarteak Donoztiri eta Donamartiriko eskola publikoaren onetan selauru-hutsaldi bat muntatzen du maiatzaren lehenean, Bil-Etxea gelan, goizeko 8-ak eta erdietarik aratsaldeko 6-ak arte. Herria 2003-04-24
selauru huste (13); selauru huste bat (4); selauru hustea (14)