Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
seinaleztatze (orobat seinaliztatze) iz seinalez hornitzea. ik seinalizazio.
Herri Elkarteak bideratutako ekimena udal bakoitzaren nahikundeari lotuta zenez, haietatik hiruk zehazki Hauzek, Irurik eta Santa Grazik ez dute, orainokoan behintzat, seinaleztatzea euskaraz ere ezartzerik erabaki. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
seinaliztatzea Bidelaneko langileek egiten dute beti. Berria - Ekonomia 2004-01-30
Guztira, 86.881,65 euro eralgi ditu Herri Elkarteak seinaleztatze elebiduna gauzatzeko; hots, 54.003,18 euro seinaleak eginarazteko eta 32.878,47 euro pankarta horiek ezarrarazteko. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
Seinaleztatze elebidunaren esanahi politikoa nabarmendu nahi izan du batez ere. Berria - Euskal Herria 2004-04-09