Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
seinaleztatu, seinalezta, seinaleztatzen 1 du ad seinalez hornitu. ik seinalizatu.
Eginiko bideak ikertzera bultzatzen gaituzte, gaizki seinaleztaturiko pistak berriz irekitzera, menderaezin ziruditen oztopoak gainditzen ausartzera. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 93. orr.
Erretzeko toki berezi hauek ondo seinaleztatuta egon beharko dute, gainontzeko eremuetatik bereizirik egon beharko dute, eta berariazko aireztapena izan beharko dute. Berria - Harian 2005-11-04
2 (era burutua izenondo gisa)
Nire bizitza bide seinaleztatu -eta zapaldu- bati segitzera mugatu dela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.