Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi segundo egon zen hausnarrean, bilatzen jarraitu ez jarraitu. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 23. orr.
Hori guztiori pentsatzeko bi segundo eta laurden behar izan zituen Matiasek. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 18. orr.
Amonarentzat bi segundo horiek garrantzi handikoak izan zirela. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.
Hamar segundo behar izan zituen lau hitz horiek josteko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.
Hamar segundo geroago, egundoko leherketak urratu zuen isiltasuna. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.
Pieza bukatutakoan, erlojuari begiratzen diot: berrogeita hamabi segundo. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Bukatzeko hogeita hamar segundo falta zirela, epaileak penaltia adierazi zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 151. orr.
Hamabost-hogei segundo pasatu dira gai-jartzaileak gaia eman dionetik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 104. orr.
Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen, bere kirol-erlojuko kronometroan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 67. orr.
Hizpidea eten zaio josulagunari, pare bat segundo. «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.
Gorputzak ezkutuan mantentzen dituen bideo irudiekin abiatzen da pieza, eta 3.600 segundo irauten du. Berria - Kultura 2004-04-16
Segundo asko eman nituen haren oihartzuna entzuten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.
Segundo asko galduta, eragina izan dezake psikologikoki. Berria - Kirola 2006-02-04
Baliteke inbasioaren urteurrenari buruzko albisteek segundo gutxi irautea eta atzeko planoan ateratzea. Berria - Mundua 2006-03-21
Segundo gutxiren buruan ez zen odolaren arrastorik ageri. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.
Oraindik zenbait segundo behar izan nituen aginduari obeditzen hasteko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.
Zenbait segundoz zutik geratu ziren, bata bestearen aurrean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.
Iraupen hori hainbat segundotakoa izan daiteke distiraldi bizi bat izan denean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.
Nire ingurukoen oihuxka eta madarikazioak baizik ez nituen sumatu hainbat segundotan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.
Azkenik, hirugarren segundoa agortu eta gero, esan zuen, bai. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
Itzuliko ez den galdutako unea: segundoa, ordua, astea; bueltak ematen ditu lurrak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.
Txokolatezko segundoa izan zen hura. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 97. orr.
Mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua, lekua besterik ez, urrin deritzan herrian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.
Segundo hartan, aditzen?, segundo hartan, gizon zaharrak, ni neska koskorra nintzenetik ikusi gabe ere, ezagutu egin ninduen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 57. orr.
Segundo bat barru ikusiko dituzu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 51. orr.
Segundo bat geroago, absurdoa iruditu zitzaidan guztia. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 17. orr.
Segundo bat ere ez nintzen luzatu izen bat gogora ekarri gabe: Manuel Sarasa Gonzalez, goitizenez "Potzolo". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.
Duda egin du segundo batez eta gero ohartu da ez duela besterik esateko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.
-Ez dut segundo bat edo bi baino gehiago beharko. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 54. orr.
Gizakiak 6 zaldi potentziako (zp) indarra egin dezake segundo batean edo bitan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Segundo batzuk eta beltzak kantatuko du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 56. orr.
Handik segundo batzuetara, ziplo. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Segundo luzeena. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.
Bizpahiru segundo laburren buruan, isiltasun osoa egin zen gelan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 34. orr.
Segundo isil batez Joek ez zuen mugimendurik egin. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.
Musikarik gabeko segundo bakan haietan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.
Inork ez zion segundo katodiko bat bera ere eskaini albiste hari. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.
· Segundo gutxi batzuetan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 300. orr.
Aurkariaren bertsoa osorik entzun eta gero oso segundo gutxitan hari erantzuna prestatu eta bota. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.
Segundoak, minutuak, orduak igarotzen ikustea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.
Hurrengo segundoak isilik egin zituen emakumeak, eta hausnarrean nik, buruan zer ote zebilkion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.
Uneak beti dira asko, segundoak gutxi izanik ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 132. orr.
Erreportaiaren hondar segundoek Poliziak hiriko zubiak nola blokatzen zituen azaltzen zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.
Segundoen buruan, hanka bat Buckbeaken gainean zuen, eta laster zen oso-osorik haren gainean, Hermioneren atzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 334. orr.
Beldur handiagoa izaten du, hala ere, bukatu ondoren; ikus-entzuleak txaloka hasi aurreko segundoetan, hain zuzen ere. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.
Bi eskuak elkarrizketa betean, azkeneko segundoetara iristen ari naiz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.
Tresnaren muturra ez zela sekula handik irtengo iruditu zitzaion, segundoetako kontua izan arren. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 73. orr.
Goizeko zortziak eta hogei segundo ziren, zehazki. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.
Manolo, hiru minuturen buruan, hau da, Iruñean zortziak eta hiru minutu eta hogei segundo zirenean, gorpu zen Santo Domingo karrikako harlauzen gainean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 137. orr.
Segundo zatiki baten buruan erregistratzen du garunak berotasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
-Eta? -galdetu zuen Mentxuk, segundo erdi bateko zurrutaldiaren ondoren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 15. orr.
Egiazko abenturak segundo hamarren bat iraungo zuen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 61. orr.
Erretinako hartzaileek segundo milaren bat baino gutxiagoan erreakzionatzen dute pausaturik daudenean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.
TKEko azken proban, Oriokoan, Pedreñak ere segundo andana galdu zuen. Berria - Kirola 2004-09-11
Isiltasun segundo batzuk, eta jarraitu du. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 17. orr.
Ondorioz, 15-20 minutuz 35.000 hektometro kubiko ur kanporatuko lirateke segundoan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 174. orr.
Azken segundoan heriotza-kondenatuari erregearen barkamena ekartzen dion mezulari hatsantuaren nobelako pertsonaia dirudi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 78. orr.
Zotin isil horiek aharrausi bihurtzen ziren hiru segundoan behin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Lepoa moztu eta handik 8 segundora, endorfinak askatzen dira; oinazerik gabe hiltzen da animalia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
-2 minutu eta 30 segundoren aldearekin! -egin zuen jauzi Jonathanek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.
Lehen itzulian 6 segundoren aldean jardun zuten eta lanerdietan parean ziren. Berria - Kirola 2004-04-20
Hamabost segundoko aldea atera diot, minutu doia duen pieza batean! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Hainbat segundoko aldea eman nien, berriz ere agondu eta neroni ere abiatu artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.
Euskadiko Txapelketa Nagusiari dagokionez, kanporaketan 2 minutu eta 30 segundoko aldea atera zuen etxarriarrak. Berria - Kirola 2004-05-22
Tresna konplexu batzuen bidez erretinako irudia finko mantenduz egiaztatu ahal izan denez, irudi hori 1 segundoko angeluaren barruan finko edukiz gero [...] kolorea eta forma galduz joaten da, Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.
2003ko maiatzerako segundo oro sei litro ur ari zen hormatik pasatzen. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Segundo oro 300.000 zelula berri sorraraziz. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.
Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
· Labartzakoa zehazki ezagutzen nuen: argi izpi bat bederatzi segundo oro; Matxitxakokoa baino geldoxeago. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.
Anartean bista luzatzen zitzaidan eta faroak aurtikitzen zuen su lerro bakoitza mugarik gabeko ur aldearen bizkar borobilean punpatzen ikus nezakeen, zortzi segundo oroz: aski zen zenbatzea! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.
Atertu zuen elurra, ilargi ezin ederragoa atera zen, bazter guztietan tiktak egiten zuten, maluta guztietan, segundo orratz koloretsuek. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.
Elurrak dizdiz egiten zuen zelaietan eta elurrezko kristaltxo bakoitzean segundoorratz ñimiño batek tiktak egiten zuela zirudien. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.
lau segundo ateratzen (4); pare bat segundo (8)
segundo andana (4); segundo apur batzuk (4); segundo asko (4); segundo atera (23); segundo atera zizkion (16); segundo ateratzen (20); segundo ateratzen dizkio (14)
segundo baino ez (9); segundo baino gehiago (6); segundo bakan (5); segundo bakar (36); segundo bakar bat (10); segundo bakar batean (5); segundo bakar bategatik (5); segundo bakar batez (4); segundo bakarra (4); segundo bakarreko (4); segundo bakarrik (5); segundo bakoitzean (6); segundo bakoitzeko (7); segundo bat behar (6); segundo bat bera (6); segundo bat gehiago (4); segundo bat geroago (11); segundo bat lehenago (8); segundo batean (29); segundo bateko (18); segundo bateko aldea (4); segundo baten (14); segundo baten buruan (4); segundo batera (5); segundo batez (47); segundo batzuen buruan (23); segundo batzuetako (9); segundo batzuetan (37); segundo batzuetara (9); segundo batzuez (15); segundo batzuk baino (5); segundo batzuk barru (4); segundo batzuk behar (13); segundo batzuk geroago (15); segundo batzuk igaro (6); segundo batzuk itxaron (4); segundo batzuk lehenago (5); segundo batzuk pasatu (4); segundo behar (35); segundo behar izan (35); segundo besterik ez (4)
segundo egin (4); segundo erdi (17); segundo erdi batean (4); segundo erdian (4); segundo eskas (13); segundo eskas falta (5); segundo eskaseko (4); segundo eskasera (4); segundo eta erdiko (4)
segundo falta (12); segundo falta zirela (8)
segundo galdu (21); segundo galdu zituen (14); segundo gehiago (26); segundo gehiago behar (16); segundo geratzen (4); segundo geratzen zirela (4); segundo geroago (9); segundo gutxi (56); segundo gutxi batzuetan (17); segundo gutxi batzuk (14); segundo gutxiago (5); segundo gutxiko (5); segundo gutxira (10); segundo gutxiren (18); segundo gutxiren buruan (11); segundo gutxitan (11)
segundo hamarren (13); segundo hamarren bat (5)
segundo irabazi (5); segundo iraun (9); segundo iraun zuen (5); segundo irauten (8); segundo izan (5)
segundo jan (18); segundo jan zizkion (7)
segundo kendu (7); segundo kendu zizkion (5); segundo kentzen (5)
segundo lehenago (8); segundo luze (7)
segundo oro (4)
segundo pare (17); segundo pare batez (10)
segundo zatiki (5)
segundoz segundo (5)
azken segundoan (23); hiru segundoan (4); hurrengo segundoan (4); segundoan amaitu zuen (6); segundoan behin (4); segundoan ebaki (4); segundoan ebakita (4); segundoan egin (11); segundoan egin zuen (8); segundoan hobetu (13); segundoan hobetu zuen (10); segundoan irabazi (4)
segundoko aldea (168); segundoko aldea atera (68); segundoko aldea aterata (14); segundoko aldea du (8); segundoko aldea kendu (10); segundoko aldea lortu (21); segundoko aldearekin (29); segundoko aldearekin helmugaratu (5); segundoko aldeaz (13); segundoko atzerapena (14); segundoko atzerapenarekin (10); segundoko errenta (10); segundoko tartea (10); segundoko tartea atera (4); segundoko zigorra (5)
azken segundora arte (6); bat segundora (6); bi segundora (8); bost segundora (5); hamar segundora (6); hiru segundora (6); lau segundora (5); segundora dago (5); segundora du (5); segundora helmugaratu (4); segundora iritsi (4); segundora iritsi zen (4); segundora sailkatu (6); segundotik segundora (4); sei segundora (7); zazpi segundora (5)
bi segundotan (6); hamar segundotan (5); zenbait segundotan (8)
segundotik behin (5); segundotik segundora (4)
bi segundoz (4); hainbat segundoz (5); hamar segundoz (4); hiru segundoz (4); segundoz behin (10); segundoz segundo (5); zenbait segundoz (15)
segundu bakar (6); segundu batean (4); segundu batez (6); segundu berantago (4)