Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segituan, Wendyren ilea lisatu ostean, Johnen tximak apur bat harrotzen zituen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 30. orr.
Segituan aspertu omen zen, ordea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 17. orr.
Segituan iritsi zen Villoslada kapitaina, Seat 124 urdin ilun batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.
Gaua zen oraindik; segituan zen taldea prest. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.
Segituan deituko dizut konfirmatzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Segituan ezkonduko gaituk. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.
Ikusten dudanean segituan antzematen diot talentuari, neuk ez dudan arren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.
Joxe ez da segituan jiratu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 23. orr.
Gerra segituan bukatuko duk. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.
Ezin izan nion segituan erantzun. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.
Ez nintzen itzuli segituan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 104. orr.
Ez nintzen, ordea, segituan erretiratu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 313. orr.
Mutikoa eta beste biak, berriz, segituan desagertu ziren ur azpian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.
Jaitsi zaitez segituan hortik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
Cienfuegos, hator segituan! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 158. orr.
Saihets batera okertu eta segituan jotzen nuen horma sorbaldarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Beste batzuekin, aldiz, hizketan hasi eta segituan ohartuko ginen, topaketak ezer onik emango baldin bazuen, zenbait gai isilean gorde beharrak ginela. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 76. orr.
Gauean, lanetik iritsi eta segituan afaltzen nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.
Sorbaldak mugitu eta segituan hasi zen logelan hegaz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.
atera eta segituan (4); hartu zuen segituan (3); hasi eta segituan (13); hoa segituan (4); ia segituan (5); ikusi eta segituan (4); jo zuen segituan (5)
segituan abiatu (3); segituan agertu (3); segituan ahazten (5); segituan alde egin (3); segituan amaitu (3); segituan antzeman (5); segituan antzematen zaio (3); segituan atera (6); segituan atxilotu (4); segituan azaldu (3); segituan dator (3); segituan derrepente (5)
segituan egin (5); segituan eman (3); segituan erantzun (10); segituan esan (7); segituan esan nion (3); segituan etorri (6); segituan etorri zen (3); segituan etorriko (3); segituan ezagutu (3); segituan galdu (3); segituan hartu (6); segituan hartuko (3); segituan hasi (11); segituan hasi zen (8); segituan hasiko (3); segituan heldu (3); segituan hemen naiz (3)
segituan igarri (4); segituan ikusi (6); segituan ikusiko (3); segituan iritsi (9); segituan iritsi zen (4); segituan isildu (7); segituan isildu zen (4); segituan itxi (5); segituan itzuliko (3); segituan izan (3); segituan izango (3); segituan jabetu (7); segituan jabetu ziren (3); segituan jakin (6); segituan jarri (4); segituan joan (7); segituan joango (4); segituan kendu (4); segituan konturatu (17); segituan konturatu zen (6); segituan konturatzen (3)
segituan ohartu (6); segituan ohartu nintzen (3); segituan ohartuko (3); segituan ohitzen (3); segituan sartu zen (3)
segituan ulertu (8)