Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sefaradeko judutarrei sephardim deitu izan zaie, sefardiak edo sefarditarrak, Europako beste komunitate judutarretatik [...] bereizteko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 144. orr.
"Itsusia da...", esaten zion gure amari, Ginzburgez ari zela, "judu sefardia delako”. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 123. orr.
Zure aitari Bordelen eman genion lurra, sefardien hilerrian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.
Turkoen gudu bertsoak; armeniarren eliza otoitzak; arabiarren poesia; greziarren negarra; sefardien erbeste eresiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 114. orr.
Gazteleraren hain antzekoa den sefardia txikitatik menperatzen duela diost. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 77. orr.