Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Literatura egiterakoan satisfazio pertsonala du helburu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.
Satisfazio neurriz kanpoko bat nabarituko nuen, neure azal-zulotxoetarik gainezka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.
Txakur amorratua izatea da edozeri ostikadak ematea, eta horretan badago, bai, satisfazioren bat edo beste. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 227. orr.
Isilik denok -esan zuen, satisfazio maltzurreko begiradarekin-, entzun ditzagun ama batek bere umeei esango dizkien azken hitzak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 180. orr.
Eman zidana baino satisfazio handiagoa espero nian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 314. orr.
Gero, idazle bezala, bizirik dagoen zerbait egin dudala jakiteak eman didan satisfazioa eta batzuei balio izan diela, niri irakurritako liburuek balio izan didaten bezala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.
Satisfazioz egiten zuten garrasi, ikusterakoan Peterrek eskuekin hartzen zituela eurek botatako ogi-kozkorrak, ohiko moduan hartu beharrean, hau da, ahoarekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 243. orr.
Zertan ari nintzen jabetu zenean satisfaziozko irri bat marraztu zitzaion, ume batena irudi, dena ondo zihoalako pozik eta lasai. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.
-Zer iruditu zaizu poema? -galdetuko luke erromantikoak satisfakzio aurpegia jarriz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 153. orr.
Eta sinatzen ikusi nuenean, bere txapelarekin, gizon handi hura, satisfazio gaindosi batek eraso zidan eta malkoa atera zitzaidan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 227. orr.