Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Damen janzkerak gusturik onena agertzen zuen: muselinak, satenak eta gazak garai hartan moda-modan zeuden kolore margul horietakoak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.
Eta faisaiak, faisai paregabeak, txano gorrimina, satin berdezko idunekoa, urre nielatuzko kapa, sugarrezko isatsa, herrestan orain, gorteko soineko baten gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Leunaren leunaz eta distiraren distiraz masailak satenaren pareko utzi arte bizarra egin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Kirikaka so eginez, Brugesko satinaz, tafetanaz eta Florentziako raxaz apaindua zen baldakin-ohea ikusi zuen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 61. orr.
Txano arrautza formakoa, gerezi-koloreko satinez egina, ertzak beltz, zerrenda gorri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Satinezko bata gorri iluna jantzi du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 94. orr.
Prozesioetan, elizan, tulezko soineko eta txanoa janzten zituen, satinezko xingolekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.
Camillaren adiskideak hura mirestera biltzen ziren, satinezko etzaulki abrikot-kolorearen inguruan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Edredoiaren zorroa satinezkoa zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 102. orr.
Egongela aretoko sofa satinezkoan etzanda aurkitu ohi zuten, eskuei harat-honat eraginez, haize leun ilaunak dilindan zerabiltzan zitori astunak balira bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
satinezko bata (4); satinezko etzaulki (3)