Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hark irakatsi zidan, finean, lurra biribila zela, eta ilargia satelite bat, lurraren inguruan biraka zebilena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.
Lurraren satelitea ikertuko du hurrengo sei hilabeteetan. Berria - Gaiak 2004-11-17
Marteren Phobos eta Deimos sateliteetara robotak bidaltzeko proposamena. Berria - Gaiak 2004-03-05
Saturnoren Titan satelite misteriotsua aztertu behar duen Huygens zunda. Berria - Gaiak 2004-12-30
Astronomoen ustez, satelite horiek Neptunoren grabitatearen eraginez harrapatutako asteroideak izan daitezke. Berria - Gaiak 2004-08-20
Askoz ere biziagoa da Saturnoren eraztun urdinean dagoen satelitea, Enceleadus. Berria - Gaiak 2006-04-08
Uranoren eraztunak, Saturnokoak bezala, satelite bat du: Mab. Berria - Gaiak 2006-04-08
Eguzki Sistemako satelite natural txikienak izan daitezkeela. Berria - Gaiak 2004-08-18
Kulturaz ahul dabilen herriak, nahi dituen muga guztiak jarrita ere, herri satelitea izaten jarraituko du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 104. orr.
PPren eta PSOEren nahia da gu Espainia zentralista eta uniforme bateko sateliteak izatea, baina gu berezko argia duten izarrak izango gara Europan. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Sumertar legeak, Hamurabiren Kodean gorpuztuak, indarrean jarraitu zuen Hamurabiren siriar mendeko edo sateliteen ondorengoen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.
Amerikar Batasunaren estatu sateliteek, ikuspegi gehienetatik, ekintza-askatasun inbidiagarria zuten arren, Sobietar Batasunaren sateliteei erabat ukatzen zitzaiena, haiek ere egoera etsigarri berean aurkitzen ziren hil ala biziko gai hauetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.
Herri sateliteen bizitza eta zoria jokoan jartzen zituzten politikak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.
Gasteizko sateliteen hazkundea. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
1957an [...] Sobiet Batasunak bidali zuen airera bere lehenbiziko satelitea: seinaleak igortzen zituen esfera txiki bat baizik ez zen izan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.
Iranek satelite bat bidaliko du espaziora. Berria - Gaiak 2004-01-06
Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak satelite bat bidali du Nazioarteko Espazio Estaziora, «Erlatibitatearen Teoriaren zehaztasuna egiaztatzeko». Berria - Gaiak 2004-04-21
Satelite guztiak Lurretik 705 kilometroko orbitan egongo dira, eta jira ia zirkularra egingo dute planetaren inguruan. Berria - Gaiak 2006-04-23
Gerra Hotzaren garaian espioitzarako erabilitako satelite estatubatuarrek ateratako irudiak. Berria - Kultura 2004-12-31
Panel batean satelite batetik ateratako mapamundi gisako bat topatu dugu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 231. orr.
Telefono, zuntz optiko, nahiz satelite bidez, egunetik egunera, ugarituz doaz telebista kateak, telefono mugikorrak, Interneten erabilera eta, oro har, teknologia berriak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.
Herri arabiarretako herritarren %60ek satelite bidez jasotzen dituzte telebistako albisteak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 58. orr.
Auto guztiak satelite bidez kontrolatzea. Berria - Harian 2006-01-31
80 gramoko hondakin baten talka-energia nahikoa da 500 kiloko satelite bat birrintzeko. Berria - Gaiak 2006-02-17
Satelite seinaletatik zintzilik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 139. orr.
Bidegainek komunikazio birtuala eta satelite sistemaren bidez funtzionatzen duen gizartea sortu digu. Berria - Kultura 2004-06-05
Estatu Batuen satelite programak kontrolatzea izango zen haren egitekoa. Berria - Gaiak 2004-09-03
Satelite mapetan norberak bere puntuak nabarmentzeko eta horien inguruko informazioa trukatzeko Tagzania egitasmoa. Berria - Gaiak 2006-03-09
Jipoitzeaz gain, ordenagailu mugikorra eta satelite telefonoa lapurtu zizkioten. Berria - Mundua 2006-03-22
Darwin Proiektuko satelite-teleskopioen kontrol automatikorako sistema garatu dute. Berria - Gaiak 2006-04-21
Komunikazio-sateliteak dira satelite horietako batzuk. Esan daiteke Marteko lehen eguraldi satelitea dela hau. Berria - Gaiak 2004-08-19
Meteorologia satelite arruntek duten radarrak baino mila aldiz zehatzagoa da ClodSat-ek duena. Berria - Gaiak 2006-04-29
Eta gela barruan erridikulua sentitu naiz karikaturaren moduan, satelite artifizialaren moduan, trapu zaharraren moduan, postal turistikoaren moduan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.
Urte horretan bertan hasi ziren satelite bidezko komunikazioak. Satelite bidezko kate hau 1996ko azaroaz geroztik ari da bere seinalea aireratzen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.
Rahimek satelite bidezko telebista dauka etxean, ilegala, jakina. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.
GPS satelite bidezko nabigazio sistemak salgai daude berrehun euroren truke. Berria - Harian 2006-04-04
satelite bidez (14); satelite bidezko (24); satelite bidezko nabigazio (5); satelite bidezko telebista (6)