Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiak argiturik, oihan sasitsua zabaldu egiten zen leku batzuetan, eta bere barrunbeak erakusten zituen, itzaltsu, laiotz, piztia baten ahutz ilunak bailiran. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Hiru edo lau abeslari lurrera erori ziren, eta gainerakoak, malkar sasitsuen artetik salto eginez, ihesari eman eta tiroka hasi ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Neurologoaren bizitza ez da zientzialariarena bezain sistematikoa, baina ustekabeko egoera berriak ematen dizkio, naturaren izate korapilotsura irekitako leiho edo zelata-zulo bihur daitezkeenak: batek ezingo luke aurrez ikusi bizitzaren ibili normalean korapilaketa sasitsu hori. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.