Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guk, zaharrek, aldi bat baino gehiagotan kantatu dugu hain famatua eta hain hunkigarria den "Le chant des partisans", sasi-gudarien kantua. Herria 2001-07-19
"Gerla ttipia", erran nahi baita sasigudari edo "maquisards" horiena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 132. orr.
Gerla denboran arrisku anitz hartuz loturak bazituen sasigudariekin eta zenbat judu haur ez ditu gorde eta salbatu! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.
Orduan sartu da erresistentzian, juduak gerizatu, de Gaullen anaia Suizara ereman, bultzatu gazteak ez diten joan STO delakora, bainan joan borrokatzera sasi-gudarien artean. Herria 2005-12-22
Historia hurbila [...] Frantziak galdu zuelarik Alemanen kontra eta, emeki emeki, sortu zelarik "sasi-gudarien" armada, askatasunaren alde eta Frantziaren libratzeko. Herria 2001-05-24
Hainbeste fama nahasi barreiatu zituzten batzuek, hastapen hastapenetik, bai kontrabandaren aldetik, droga eta beste, bai politikaren aldetik, sasigudari, terrorismo eta beste; legez kanpoko edo legearen kontrako ekintzak antolatzen zirela gain hartan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.
Israeltiarrek suntsitu dituzte Libanoko lurretan sasi-gudari batzuk ezarri muntadurak. Herria 2001-07-05
Ipar-Irlandako David Trimble gobernuburuak bere kargua utzi du, errana zuen bezala, IRA-ko sasi-gudariek beren harmak ez dituztelakotz nunbait pausatu eta indargabetu. Herria 2004-04-01
Kolunbian ere (Amerika erditsu hartan) hogei ta bi laborari hil dituzte eskuinburuko sasigudari batzuek, beren betiko lurraren jabetasun eta holakoak direla medio. Herria 2005-12-15
Uribe jauna, Kolonbiako presidenta harremanetan sartu dela FARC delako sasi-gudariekin Ingrid Betancourt eta haren adiskidearen askatzeko. Herria 2005-09-29
Dirudianez, Kolonbiako presidentak, Uribe jaunak libratu du berrikitan sasi-gudari bat erakusteko nahi zuela mintzatu haren kontra jokatzen direnekin bahituak aska ditzaten. Herria 2005-09-15
Gero jakinen dugu txekiar sasigudariak gu eremaitera entseatu zirela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.
Soudanafrikar herriko gobernua beti lanetan baita Darfour aldean sinatu bake haren errespeterazteko, hor oldartuak zaizkon sasigudariekin. Herria 2004-10-28