Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide izango. Elizen arteko biblia Lk 13,29
Lau aurpegiko aingeru bat, Sortaldera eta Sartaldera, Iparraldera eta Hegoaldera, aldi berean doana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
Bitan ebakiko da Oliamendi, eta haran bat azalduko da sortaldetik sartaldera; mendiaren erdi bat iparralderantz aldenduko da, beste erdia hegoalderantz. Elizen arteko biblia Za 14,4
Sartaldera doa eguzkia, begi-bistatik galtzen den itsasontzi bat irudi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 43. orr.
Sartaldera ematen zuten etxeetako leihoko kristalek hodei-barra handi baten urre gorrizta islatzen zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.
Sartalderantz errekasto bat bada, nik eskuz arrantza egiteko egokia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.
Sartaldean lainoa ikusi orduko, "Euria dator" esaten duzue, eta hala gertatzen da. Elizen arteko biblia St 4,14
Ibilaldi luzea egin zuten sartaldeko bideetan barrena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.
Baliteke, norbaiten ustez, sartaldeko bizkaiera izatea jatorrena, aberatsena eta zuzenena, baina sortaldean egiten da euskara gehien, eta hizkuntzak ezertarako badira, erabiltzeko dira. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.
Sartaldeko leihor aurkitu berrietara joan baino lehenago, sortaldera buruz abiatuko zen Marco Poloren eta Mandabillaren hatzei jarraikirik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 11. orr.
Itsaso barea, sartaldetiko olatuekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.
Deception Island, 66º 56' Hegoalde, 60º 40' Sartalde, 19 kilometro iparretik hegora, sortaldetik sartaldera 15 kilometro, eta 50 kilometro karratu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.
· Mendebal barruan eremu edo azpieuskalki bi badirela esan dezakegu: sartaldea eta sortaldea deituko ditudanak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.
Barbados uharteetako gobernadoreak, Sartaldeko Indietan piratek berenganaturiko harrapakin eskergak erresumindurik, [...]. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.
Otso jendearen aztarnak orain bi milioi bat urte suma litezke bai Sartaldeko Asian, bai Afrikan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.
Haurrik gehienak Sartaldeko Bengalatik zetozen eta bost urtetik hamabost urtera bitartekoak ziren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 29. orr.
Sartaldeko Pirinioetan, esaterako, oso hartz gutxi geratzen omen da: dozena erdi bat edo, gehien jota. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Txinako sartaldean dauden herrialdeetan zehar. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.
Euskara giputzaren tankera hartu dute Nafarroako sartaldeko hizkerek. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 94. orr.
Bitxia eta berezia indartu behar horretan, Bizkaiko sartaldeko ezaugarriei eman zaie lehentasuna. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 119. orr.
Lo dago, erietxe garesti baten, New Yorkeko goialdeko sartaldean. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.
Four Corner eskualdea zuen aipagai: New Mexiko Gallup hiriaren sartaldeko eremu zabalak hain zuzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.
Galdera hori egitean ikusten dugu Mendebaldeko historiaren norabidea berezia zela hiru puntutan behintzat, guztiak ere juduen eta sartaldearen arteko harremanen historiari dagozkionak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.
Penizilinari esker gizakiok 80 urteko bizia dugu, ez 50ekoa edo 60koa, sartaldeko gizarteetan bederen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 125. orr.
Gu, jakina, sartaldekoak gaituk, edo hona iritsi eta bertakotuak, behintzat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.
Kristauak gaituk, erru-sentipena diagu geure baitan, sartaldeko kulturan heziak gaituk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
bizkaiko sartaldeko (4); sortaldeko eta sartaldeko (3)
sartaldera begira (4); sortaldetik sartaldera (4)