Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sarrazeno (orobat sarratzino g.er., sarrazin g.er. eta sarrazino g.er.) izond/iz arabiarra edo Arabian jatorria duena, musulmana.

Godoek eta bandaloek batetik, sarrazenoek eta tartaroek bestetik, dena inbaditu zutenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 70. orr.

Nafarrak eta leondarrak eta gero [...] beste herri guztiek sarrazenoen eskuetarik atera zituzten Espainia osoko erreinu guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Longobardotarrak egundoko garaipena lortu zuten, Siponto itsasoan, sarrazenoen aurka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Erdi Aroko sarrazenoen inbasioaz geroztik nonahi ugaldu ziren moroak lurrotan, Espainiaren arrakonkista omen zenekoan uxarazi zituzten arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 140. orr.

San Frantziskok binaka bidali zituen bere lagunak sarrazenoen hainbat lurraldetara Kristoren fedea predikatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 987. orr.

Apezpikuak, garai hartan sarrazenoen eta saxoniarren kontra gerra egiten ohiturik, oso urrun zeuden monakotza-espiritutik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Hark galdetu zien ea sarrazeno egin nahi zuten, ala mandatari bezala etorri ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1155. orr.

2 Zel 108an sarrazenoek martirizaturiko beste anaia bat aipatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus