Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berako errepidean fusilatu ditik segituan: tenientea, bi sarjentu, bi kabo, are Olaizola izeneko euskaldun bat, hemengotar bakarra dirudienez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Bost axola hari zenbat bider ekiten zioten orroka sarjentuek eta kaporalek. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.
Hasiera-hasieratik, Hanley sarjentuak begitan hartu zuen Charlie. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.
Ni Europan sarjentu izatera iritsi nintzen, galoiak kendu zizkidaten arte. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 406. orr.
Jaka harekin eta aitaren atorra, praka eta bota batzuekin SSetako sarjentu baten itxura peto-petoa hartu nuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.
Guardia zibileko sarjentu bat hil behar genian, Panizo izeneko bat; torturatzaile putakume bat, ziotenez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.
Bijilantzian zebilen milizietako beste sarjentu bati pistola ostu ziotela kuarteleko taberna ondoko takillatik. «Kuskue tanden», 2004 - 131. orr.
Turkiako Armadako sarjentu bat hil zuten eta soldadu bat zauritu Damlarca eta Akdizgin herrien artean. Berria - Mundua 2004-07-14
Epaitegi militar batek zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion atzo Ivan Frederick AEBetako Polizia Militarreko sarjentuari. Berria - Mundua 2004-10-22
Itsas armadako sarjentu bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.
Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.
Brutto tempo, tenente -esan zion Amianiri bere konpainiako sarjentuak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.
Beren eremu txiki kaxkarrean festa egitea pentsatu zuten soldaduek, sarjentua buru zelarik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 159. orr.
Beharbada aita armadako sarjentu ohia zuelako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Sarjentu zahar bat, andaluza bera, urrumaka hasi zitzaion ama nagusiari, eta konplimenduak egiten zizkion, klasikoetakoak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.
Sarjentu kontularia, birao gordinak txekieraz botatzen zituena, bestek irabazten zuenean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.
Sarjentu errekrutatzailearen aurrez aurre geundelarik, [...]. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.
Antjeren aita Holandan, gerra denboran, sarjentu nazia izan zen, Schumacher sarjentua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
Pilik bilatu zuen Maruk falta zuen hitza: hain sarjentu? Maruk horixe! bota zuen, eta ordutik aurrera elkarren arteko adiskidetasun-kode moduan edo, «Brown sarjentua» hasi zitzaizkion deitzen. Berria - Kultura 2004-08-22
Sarjentu bat iruditzen zitzaidan Antje ere, aingerutxo maitagarri hura. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.
Zer berri dago herrian? -galdegin zion uniforme-sorbaldetan sarjentu-galoiak zeramatzan batek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.
Moisesen gainetik sarjentu-laguntzailea baitago, eta alferiza, eta kapitaina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 361. orr.
Croly Polizia Sarjentuak adierazi zuen ezen bera iritsi zenean hildakoa nasan etzanda aurkitu zuela; hilda, itxura guztien arabera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.
Suhiltzaileetan buru egiten zuenari hitz batzuk, udaltzain sarjentu bati ere bai, eta hilotza aurkitu duenari ez, etxera itzuli baita, baina bai haren ilobari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Horrexek arrimarazi zuen Châtelet-eko makila-sarjentu Casin Cholet-engana. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.
Eusko Milizietan sarjentu egondako eusko bat da -sozialista bera- orain Seguritatean lan egiten duena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.
Katxo zagok hemen sarjentu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Ingeniarien Gorputzeko Sarjentu Nagusia. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 38. orr.
Bizkarreko kamaretan aterpeturik, O´Keefe sarjentu nagusia eta Dutch Robertson lehen mailako soldadua berrogeialdian ainguratutako ontziei eta ontziralekuz jositako itsasbazterrei begira zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.
Ingeniarien Gorputzeko Sarjentu Nagusia. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 38. orr.
Hurrengo, sarjentu nagusiak besapean jarri zuen ostera bere makila. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 96. orr.
armadako sarjentu (4); sarjentu nagusi (3); sarjentu nagusia (3); sarjentu nagusiak (6); sarjentu nazi (3); sarjentu nazia (3)
brown sarjentua (3); guardia zibilen sarjentua (4); hanley sarjentua (9)
brown sarjentuak (3); esan zion sarjentuak (3); esan zuen sarjentuak (4); hanley sarjentuak (6); schumacher sarjentuak (5)