Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sargazo (orobat sargaso; Euskaltzaindiaren Hiztegian sargazo agertzen da) iz itsaso beroetan igeri dauden eta Ozeano Atlantikoan eremu handi bat estaltzen duen alga mota (Sargassum).
Harekin Sargazoen itsasora joaten zen, non lurraren gainean nabigatzen baita. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.
Sargazo Itsaso zabala. Berria - Kultura 2006-01-31
Almadiak ere pasatzen ziren, Atlantikoko sargazo ilara bukaezinak bezain luzeak; bai eta txanelak ere, gainez kargaturik, hondoratzeko zorian, uretan kareleraino sartuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.