Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sardina erretzeko surtako brasetan etzan behar dela. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 44. orr.
Munoa Plazan parrilan erretako sardina eta txitxarroa eskainiko da. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
Sardinak erretakoan bazter guztietan geratzen den usaina bezalakoak dira oroitzapenak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.
Sardinak legez estu-estu eginik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Bertan egiten zuten lo, sardinak latan bezala. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.
Sardinak bezala gaude hemen, 25 bat pertsona ziega bakoitzeko. Berria - Mundua 2006-01-03
Zer izango ote zen gutaz, baldin eta sardinak, berdelak eta karrakelak saldu izan banitu, liburuak saldu ordez? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.
Han sardinzar ketuen kaxek, Nantesko sardinek, hostoen gainean jarrita, bakailao bilduek, denak andre merkatari lodi txepel batzuen aurrean zabaldurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Arratsalde erditsutan ateratzen zen, sardina erre zenbait eta beste zertxobait erosten zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.
Errai marroiak agerian zituzten sardina koipetsu haiek. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.
Sardina gazituen kaxa biribila hartu eta oliba olio lata koloretsuen gainean utzi du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 58. orr.
Horiekin batera sardina eta antxoa gazitua ugari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.
Afaltzekorik ez zegoenean egiten nuen hori, sardina latakoak jatea alegia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.
Zakila aluan sardina da, itsaso zabalean. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 130. orr.
Eskabetxeko sardina latak. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 41. orr.
Arrandegi baten bidez 20 bat kilo sardina sal ditzakezu, ez 2.000. Berria - Harian 2006-04-30
Herenegun itsasoratu ziren hiru ontzien artean 400 kaxa sardina baino ez zituzten porturatu. Berria - Ekonomia 2006-03-15
Ez dago ezta ganorazko sardina sardarik. Berria - Harian 2006-04-30
Bazkaltzeko garaia zenez, sardina lata bat ireki ala ez egon nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.
Garagardo botila eta sardina-pote zirtzilduak pilatzen diren lekua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.
Gurdia bete sardina kaxa bentatik kamioietaraino eramateagatik sos batzuk biltzeko modua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.
Behinolako marmol eder bat bezalakoa zen, itsasoak eraman eta sardina arrantzale baten sarean kostaldera ekarritakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.
Petra, chardin saltzallia obra txikiko sardina saltzaileen korua. Askoren artean «Rataplan» - 72. orr.
Egurrezko kaxa zaharraren sardina usainarekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 133. orr.
Hori AEBetako ekialdetik Itsaso Beltzera eraman dute eta, ondorioz, antxoa eta ijito-sardina desagertu egin dira itsaso horietatik. Berria - Gaiak 2004-02-17
Petrolio usaina, sardina ustel usaina, gesal usaina sentitzen zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.
Non estutzen baitziren bidaiariak atabal-kutxan garraiaturiko sardina-zaharrak bezala. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.
Ba sardina zaharrak bezala, batek burua haruntza begira jartzen bazuen, hurrengoak hankak, txandaka. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.
Zezina, sardina zaharrak, jengibre-opilak, mahaspasak... -eskuak mugitu zituen desenkusaka-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.
Sardina zaharrak jaten zituenean, labana lurrean sartzen zuen usaina kentzeko. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.
Eskolatik irten, sardina zaharra ogi pusketa batean sartu, hura jan eta ahal bezain azkar lagunengana kalera ateratzen nintzen. Berria - Kultura 2006-01-21
sardina lata (10); sardina lata bat (3); sardina saltzaileak (3); sardina zahar (3); sardina zaharrak (4)