Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ronek gisatua atera zuen bere platerera, eta sardexka hartu zuen, baina ez zen jaten hasi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.
Labanaren ahoari begiratu eta gero, sardexka sartu zion antzarari, irmo. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Inork ezer esan beharrik gabe joan zen lasterka sukaldera beste sardexka baten bila. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 58. orr.
Mrs. Cardinalek sei plater ezarri zituen, bakoitza bere sardexka, aizto eta koilararekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Argi bizi batek intxaurkiz apainduriko jangela hura gainezkaturik zeukan, zilarrezko aizto eta sardexketan aldizka dir-dir eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.
Aiztoen eta sardexken tintin-hotsak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.
Berehala ekarri zituen platera, ezpainzapia [...], ganibet bat [...], bi hortzeko sardexka bat eta, azkenik, gatzontzia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.
Nati sardexka handia jasotzeko mahaipera makurtu zenean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 58. orr.
Léa gogotik ari zitzaion sardexkaz eragin eta eragin, saltsa ondo nahasteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Sardexkarekin espagetiak baldarki biltzen zituen artean kontatu zion: [...]. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.
Hori adituta Lakatos sardexkarekin basoan joka hasi eta beste txanpan botila bat eskatu zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.
Kontu harekin jarraitu nuen bezperako platerak eta jateko tresnak garbitu bitartean, eta eginkizuna bukatu nuenerako sardexka baten hortzekin josita bezala zegoen erabakia nire bihotzean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 229. orr.
Sardexka- eta koilara-hotsa hasi zen berriro. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 84. orr.
Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
Sardexka kolpea hartu du noski. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 365. orr.
· Platerak, urrezko koilare-sardexkak, kristalezko kopak eta edalontziak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 94. orr.
Konfiantza tatxagabea dik niregan eta horrexegatik sartu naik tabakoaren, sardexka-labanen, izaren eta galtzerdi-oinetakoen estraperloan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Freddy Malinsek erritmoa eramaten zuen bere pudding-sardexkarekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 306. orr.
aiztoa eta sardexka (3); sardexka eskuan (4); sardexka plateraren (3)