Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Belar-deskargagailu bat zen; behin zorura ezkero, sardearekin aldameneko biltegira. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.
Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko. Elizen arteko biblia Mt 3,12
Kako batean zintzilik zegoen sardea hartu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.
"Zer nahi duk? sarde hau sartzea!", esan nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.
Goitik behera sartu nion sardea, ni San Migel eta hura Satan, alderik alde, errukirik gabe, hondoraino. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.
Sarde bana hartu zuten, hosto pila simaurraren zuloan botatzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Aittitte sardeaz belarra sabaira sartzen ari zen oraindik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.
Berak orduan sardearekin mehatxatu ninduen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Zaindariak begiratzen ez zuela, atsedenaldi txiki bat, zelan heldu ahalik eta gutxien pala, sarde edo aitzurrari. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 148. orr.
Leihora irten, eta gorriz jantzitako gizon bat ikusi zuen, deabru bat iduri, sarde eta guzti. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.
Sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean egiten zuten brazzz hotsa ere entzuten zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
Azeituna iltzatuta zegoen lurrari, sardearen ziriak sator lurretan ondo sakon. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.
Nibs haien aurrean, zain, belarretarako sardea eskuetan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 361. orr.
-Begira ezak -esan zuen Claudek, azken sarde kolpea ematen zuela-, aza zurtoin hori ezagutzen diat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio, bere jokoko tokia hartu ordez, lasto pila batean etzatera joan zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.
· Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Garo-pilak eta garo-metatxoak egin, garo-sardeaz lagunduta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.
Apropos goratu zuen soinekoa izterrean gora, zangoen sarderaino kasik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 60. orr.
Txominek tiragoma patrikatik atera, sardea gidatu, gomak luzatu, disparatu... eta harriak bekokian jo zuen nagusia. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 103. orr.
Asko gustatzen zait erretilu bat, eta labana txikia, sardea, koilara eta paperezko aho-zapia hartu, eta erakusmahaian nahi dudan janaria aukeratzea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.
Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.
Emakume oreztadunak entsalada zerbitzatu die plastikozko koilara eta sarde oso handiekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 16. orr.
Esan gabe doa nazka ematen ziola ni sardina lata irekitzen ikuste hutsak ere, eta zer esanik ez, platerik ez zikintzearren, latan bertan sardea sakatuz ogitan bustitzeko orea -neuri ere begietara oso atsegina ez zaidan kolore susmagarrikoa- egiteak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.