Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txinpartak erauzi genizkionan bizitzari... santujale hura azaldu zen arte. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 40. orr.
-Nik pixa egingo diat San Nikolaseko ur bedeinkatuaren ontzira, hartara santujaleek nire pixaz egin dezaten aitaren! Horra Ruche jaun paganoa santujale bihurtua! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.
Bileran atera zen gaia: lehendik ere bagenuela eskarmentua, eta infiltratuak egon zitezkeela organizazioan; santujale asko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.
Santujale infiltratuak harrapatzeko bilabide aproposa erakutsi nahi zigula. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.
Mikeren lehengusina zen, begitarte xamurrekoa, santujale eredugarria itxuraz, baina, gero ikusi genuenez, batere inbidiarik ez zien Frantziako XVIII. mendeko moja haragi-gose haiei. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.
Irakasle betaurrekodun bat, ezkondua, santujale aurpegikoa eta alderdi kontserbadorearen jarraitzaile esanekoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 39. orr.
Izan ere, formaltxo, santujale eta ikastun fama ondo irabazia neukan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Tirano fanatiko horietako bat, besteei arauak eta legeak ezarri zalea, astopito santujale bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.
Moral burgesaren aszetismo santujaleari aurre egiteko asmoz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.
Gizarte zapaltzaile eta santujale hari mingarrienak zitzaizkion arloetan gauzatzen du bere apurketa-lana: sexuaren eta erlijioaren arloetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Mezatakoa! ez nuen sekula ulertu izan Estepanen santujale joera hura. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 66. orr.