Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkeneko tabernan sandwich bat eskaini zigun. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
Parke batean pausatu gara, sandwich batzuk jateko. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 15. orr.
Alabak hanburgesa, sandwich eta plater nahasien argazkiei begiratzen die. Pako Aristi «Note book», 2005 - 128. orr.
Guk ondo ezagutzen genituen taberna hartako sandwich hotzak, barra gainean dotore-dotore eskainiak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
Marina neska ezin ederragoak indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun, Beharbada sandwich bejetalak baino gauza goxoagorik aurkituko dut. eroan diogu sandwich bizi-bizia, eta bloodymarya, eta joan gara gure lekura, abadearen erreakzioa zein izango den itxarotera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.
Dutxatu, sandwich ñimiño bat prestatu eta telebista aurreko besaulkian jesarrita jan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 67. orr.
Kabiar sandwich batek. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.
Afaria: gazta-sandwich eta banana-erdi bana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.
Afaltzeko ordua zela eta, gose zegoenez, gazta eta urdaiazpiko sandwich bat eskatu zuen garagardo batekin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.
Gero tea hartuko zuten, eta bina sandwich-triangelu jango zituzten, bezpera gauean geratutako oilasko-hondar xehatuz eginak Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Snowboardeko taulen kasuan sandwich motako material oso arinak erabiltzen dira, baina beti ere poliuretanoa oinarri hartuta. Berria - Gaiak 2004-12-23
Sandwich horretako nukleoan, egurraren ordez, material termoplastikoa erabilita, beste propietate asko emateaz gain, taula merkeagoak eta hezetasun gutxiago jasoko dutenak lortu nahi dira. Berria - Gaiak 2004-12-23