Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alarguna saloi bateko tximiniaren aurrean hitz eginez dut gogoan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.
Saloia jendez gainezka zegoen eta gizon gehien-gehienak esmokinez jantzita zihoazen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 32. orr.
Saloia urdinez pintatutako gela txiki bat zen, belus gorriz estalitako hiru besaulki zituena, frantses erakoak hirurak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Klubera iritsitakoan, Lucy eta aita mahai eta eserleku handiz beteta zegoen saloi eskerga batera sartu ziren aperitiboa hartzera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.
Alarguna zen, nik uste, eta batzuetan auzolagunak gonbidatzen zituen saloi handian txokolatea hartzera, hotza zetorrenean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 220. orr.
Bazter inarrosleak eta saloietako iraultzaileak ere trenpu txarrean uzten zituzten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 51. orr.
Ahots goraz eta espantuka Ateneoko saloiko mahai handiaren gainean zutik deklamatzen zituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.
Sukaldeko dantzaria esaten zaion hori nintzen ni, ez inolaz ere saloikoa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.
Nautilus-eko saloiko beirate handiaren aurrez aurre daude Aronnax jauna, haren zerbitzari Conseil eta Ned Land arpoi-jaurtitzaile kementsua, beren begien aurrean agertu berri den txibia erraldoiari so. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.
Saloi dotorea, beheko sua, epeltasuna. Hark erakutsi zizkion saloi dotoreetako sedukzio arauak eta sexu-jolaserako lehen urratsak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
Marmolezko zorua zuen saloi handi bat, irudimenean dantza aretoa iruditu zitzaiona, zeharkatu zuen ilunpean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.
Justina, bezperan berarekin errege jauregiko saloi handian dantza egin zuen neskatxa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.
Saloi argituan sartu behar nuen, loro nazkagarriaren eta horko zoo guztiaren ondotik pasatu. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.
Saloi gorrian mahaiak eta aulkiak belus gorriz estalirik zeuden. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.
Kafeteri edo halamoduzko saloi inportanteren batean ordu jakinetan soinua jotzeko konpromisoa harturik omen zeukan. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.
Biliarrerako saloi berria ari omen dira egiten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 88. orr.
Alde batera eta bestera zebilen zutabe anitzeko saloi marmolezkoan zehar. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.
Saloi bazter batean zegoen mahaian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.
· Solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 171. orr.
Ezkerretara jo du, haritz ilunezko ate eskerga zabalduz, eta saloi-jangela moduan erabiltzen diren erreserbatuetako batera iritsi da. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 282. orr.
Amaitu ziren korruak eta neskatxen balkoipeetako errondak, eta pobreen igandeetako dantza saloia ere itxi egin zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 96. orr.
Senarra ahalduna duk aterki-enpresa batean, eta emazteak arropa-saloi bat zeukak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.
Baiona, Gipuzkoa eta Nafarroako merkatal ganbaren artean antolatu ekitaldia zen aitzinagoko asteartean «Interplus» saloia. Herria 2002-10-24
Ezkontzaren Saloina Baionako Lauga Salan iragan da joanden asteburuan. Herria 2001-01-25
Bilan biziki baikorra ateratzen dute berriki Baionan iragan den bizitegien saloinaren antolatzaileek. Herria 2005-10-20
Pariseko saloinean saristatuak izan ziren departamenduko ekoizleak bildu dira duela gutti Pauen. Herria 2003-05-15
Ingalaterran egin berri da hegazkien saluna Farnborough hirian. Herria 2004-07-29
Literatura hizkuntzak gainditu egiten ditu literaturak jartzen dizkion mugak: gogora ditzagun saloien eragina, gortearena, edota akademiena, esaterako. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.
Ekintza-gizon, abenturazale, bildumatzaile, erudito, bidaiazale, saloietako gizon, idealista gogoz kontra, hori baita bere dobladuren atzean ageri den pertsonaia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.
Hango alabek, hemeretzigarren mendean Inglaterrako saloietan sakabanatuak, zoragarri zazeatu eta zalaparta gartsuak harrotu zituzten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.
Nork asma zezakeen Madrileko saloietatik aterea zirudien galai lerden beltzaran hura apeza zela? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 27. orr.
Hiriko jende apainak kopiatu egin ohi zion, eta toxatik nola atera eta pizten zuen zigarreta -keinu dotore distraitu harekin-, hura ere eredu zen mundu zabaleko saloietan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.
Berak Yuma, Denver eta Kansas City aldeko saloietan epe laburrean maite izan dituen korista frantsesen antzik ez duelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.
Oso famatuak dira [Dvorak-en Dantza Eslaviarrak], baina beharbada niretzat behintzat bere garaiko saloiko musika burgesaren eredura lotuegiak. Berria - Kultura 2004-05-02
Ez da erraza jakiten zenbateraino ziren saloiko keinu eta planttak Cloots jaunarenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.
Saloiko komunista saldoa zarete, eta urtero jaka aldatzen duzue. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 38. orr.
Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
saloi handi (3); saloi handian (3); saloi jangela (3)