Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salmoa: Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz (3. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.
Salmoa, goian bezala). Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Hala dago idatzia bigarren Salmoan: "Nire semea zara zu, gaur zaitut nik sortu. Elizen arteko biblia Eg 13,33
Salmoak dioen bezala: "Orduan bozkario kantuz bete da gure ahoa". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.
Salmo hau beti goizeko otoitzean (Priman) esaten da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 78. orr.
Segidan, Andre Mariaren ofizioko salmoak esaten zituen aurrena; hurrengo, berak aukeraturiko beste zenbait salmo eta, hauen ondoren, Nekaldiko salmoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.
Penitentziaren salmoak marmarkatzen zituzten hiru haurren konpainian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.
Eguneko nahiz gaueko liturgi ordu bakoitzerako seinalatua den salmoarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 90. orr.
Hamabost salmo dira guztira eta Frantziskok salmo askotako zatiak elkartuz eta moldatuz egin zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Izenburua Salmoetatik (87, 3) hartu zuen: Bai ospetsua, Jaungoikoaren hiri, Jaunak zutaz dioena! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.
Salmoak irakurri nituen Iratzederren itzulpenean. Berria - Harian 2005-12-06
Irakur iezaguk salmo bat, ea errautsez egindako ahi nazkagarri hau ogi-edo bihurtzen den... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.
Salmoen zatiak eta ereserkiak abestuko dituzte. Berria - Kultura 2004-08-26
Zenbatetan etorri ez ote zaidan bururat, hartaraz gero, Salmoen liburuko aipu hura: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 379. orr.
Salmoen aipamenetan, Vulgatako zenbakikuntza erabili da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.
Garai hartan anaiek ez zeukaten brebiariorik, eta salmo-liburuak ere gutxi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 602. orr.
Ez dezazuela uste, otoitza datzala ahoz-kanpoko xuxurlatzean, salmo-sortak, eskariak esatean, eta errosarioa errepikatzean, bihotza galduta dabilen artean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.
Azkenik, Frantziskorengan misterio guztiak konplituak zirelarik, otoitz eta salmo-kantu artean, Jaunagan lokartu zen gizon dohatsu hura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.
Salmo-txatalez ehundua dagoen Nekaldiko Ofizioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.
Berak aipaturiko salmo-bertsoa esatean, haiek alde egiteko eskatuko zieten adeitasunez bisitariei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.
Bezperako esker-salmoak berritu ziren istant batez gaztelu barnean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.