Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apaizei dien eta anaiek izan behar dieten benerazioa ere katolikotasun honen ondorioa da: ez onak edo txarrak direlako, haiek duten ministerio sakramentalagatik baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.
Jakina da hasierako ETAkide haiengan zer garrantzi zuen kristautasunaren mundu sakramentalak; Oteiza eta Chillidarentzat ere beren artegintza eginkizun sakramentala izan zen funtsean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.
Pentsa liteke gazte erreboltari haien iraganeko legeak, demokrazia malenkonizatua, euskara sakramentala, eta antzekoak pentsamendu premoderno baten gogorapen etnikoaz aparte zer besterik ote diren. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.
Auto Sakramentalak edo mirakulu-antzerkiak erdi aroko dramak ziren; haietan Bibliako pasarteak edo santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak taularatzen ziren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.
Aurreko batean ere, erredakziokook auto sakramental baten itxurako festa eszenifikatu genuenean, antzeko hitzak esan zituen Adak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.
-Errusiarrek katedralean auto sakramentala eman ziguten, ez ahaztu hor. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 194. orr.