Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sakontasun 1 iz sakona denaren nolakotasuna. ik sakondura.

Graziaren errealitateak graziaren hiztegiak baino sakontasun eta funts handiagoa du Frantziskoren idazkietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Gizonaren begiak sakon mintzatzen zitzaizkion, hitzetatik eta zentzumenetatik haragoko sakontasun handiagoz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Sakontasun psikologiko eta sozial handiko kontaketa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Psikea -bere sakontasun subkontzientean eta bere gainazal kontzientean- ulertzen saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Baina igual entzungo da kanpai hotsa, pentsatuko duzu, itsaspeko sakontasun abisaletan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Sardexka utzi eta sakontasun miragarriaz begiratzen dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

Sakontasun handiegitan sartu gabe: [...].  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aise gerta daiteke toki bakoitzeko sakontasun irizpideak ez izatea aski, edo nahasgarriak izatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.

Sakontasun-adierazle dinamikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Sakontasun-ilusioaren zehaztasunari ematen zitzaion gehiegizko lehentasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 205. orr.

Bi irudien arteko desberdintasunak kontu handiz kalkulatuz, errealitatean gertatzen den sakontasun-efektuaren antzeko sakontasun estereoskopikozko efektu bat eragiten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez zen normala komisaldegi batean inork eztarria lehertu beharrean barre egitea, zeremonia aurkezleek [...] soilik zuten leize sakontasun harekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.

Eritasun tragiko horrek jeinuko gizon bati erasaten badio -idatzi zuen Dostoievskiz-, hura gauza izaten da ulermen-sakontasun bat... Comollik filmetako eremu-ssakontasunaz hitz egiten badu, eremu-sakontasun hori perspektibari loturik doalako hitz egiten du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

4 sakonera.

Sakontasun gutxiko erreka batean hondoraturik aurrera doan kupel bateko uztaia bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus