Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena ordaintzera noa -esan zuen ahots erlatsarekin, eskua sakelaratuz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.
Atea neronek ireki ondotik, nonbait, giltzak sakelaratu nituen oharkabean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Max gelan sartzen zen uneantxe sakelaratu zituen Perrettek lumak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 389. orr.
Irabazi guztiak Dhandapani osabak sakelaratzen zituen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Udan diru poxi bat sakelaratzeko lan egiten duten gazteek ez dituzte beti une goxoak iragaten. Berria - Ekonomia 2004-08-29
Sos batzuk sakelaratzeko saldu egiten dituzte alabatxoak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 217. orr.
Berrogei egunean problema gehien ebatziko zituena izendatuko zuten garaile, eta hark sakelaratuko zuen dirua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.